Subilla Gasteizko zundaketek 163 egun iraungo dute

  • Fracking-aren bitartez gasa ustiatzeko egitasmoaren aurkako alegazioen berri emango du bihar Berriztu Araba taldeak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 19an - 08:52
Proiektuaren aurka azaldu da Berriztu Araba taldea (argazkia:arabako alea)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Armentia-2 putzua ustiatu baino lehenago egin beharreko zundaketak 163 egun iraungo duela aurreikusi du SHESA Euskadiko Hidrokarburoen Sozietate Publikoak. Horietatik, 80 egun aurreneko proba pilotuari dagokie. Horrela azaltzen dute Estatuko Aldizkari Ofizialean agertutako ohar batean. Subilla Gasteizen fracking-aren bitartez gasa ustiatzeko egitasmoaren aurkako alegazioak aurkeztuko ditu Berriztu Araba taldeak; bihar emango dituzte alegazio horien inguruko xehetasunak.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Eguneraketa berriak daude