Statkraft eta Azpeitiko Udalaren “promesa faltsuak” salatuko dituzte

  • 6/2022 salbuespenezko dekretua baliatuta, Azpeitiko Udalak eta Statkraft enpresak Piaspe proiektu eolikoari ateak irekiko dizkiotela salatu du Sañu Bizirik plataformak.


2023ko uztailaren 28an - 07:35
Azken eguneraketa: 10:06
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azpeitiko, Errezilgo eta Zestoako lurretan Piaspe zentral eolikoaren proiektua ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduratik salbuesteko eta baimenak azkartzeko eskaera egin du Norvegiako enpresak, Sañu Bizirik plataformak zabaldu duenez. Horretarako Espainiako 6/2022 Errege dekretua baliatu dutela azaldu dute. Iazko urrian Statkraft enpresak eta Azpeitiko Udalak egin zituzten promesak alde batera utzi dituztela azpimarratu dute.

"Eskaera horri bide emateak, ingurumenaren babeserako berme guztiak bazter uztea dakar", azaldu du plataformak. 6/2022 Errege dekretuak eskala handiko energia berriztagarrien zentralen proiektuen prozedura administratiboak "arintzeko" neurriak biltzen ditu, tartean, Sañu Bizirikek salatu duenez, proiektuak "ingurumen ebaluaziotik salbuesteko".

Hilaren 22an egindako agerraldian azpimarratu zutenez, "kezkagarria da zer-nolako baldintzatan ari den planteatzen energia trantsizioa eta berriztagarrien hedapena Euskal Autonomia Erkidegoan. Zer-nolako erraztasunak ari zaizkien eskaintzen enpresa pribatuei beren negozioak egin ditzaten; lurralde-plangintzetatik hasita. Zer-nolako jarrera ari diren izaten guzti honen aurrean alderdi politiko guztiak –EH Bildu eta EAJ barne–. Eta zer-nolako gutxiespena ari diren pairatzen herri honetan natura ondarea, landa eremua, eta bizi dugun krisi ekosozialaren aurrean, lurraldearekiko eta jendearekiko aterabide posible justuagoak eta arduratsuagoak aldarrikatzen ari diren gizarte mugimenduak eta norbanakoak".

Dei egin die herritarrei "enpresen neurrira" egindako legedia arbuiatu, eta larrialdi energetikoaren dekretuari ezezkoa esatera. Horretarako, elkarretaratzea egingo dute abuztuaren 1ean, goizeko 10:30ean, Loiolako Basilikan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!