Sormen prozesuaren hastapenetan dauden sei antzezlan lagunduko ditu Eztenak

  • Eztena arte eszenikoen jaialdiak “Zizteberg bekak” jarri ditu martxan, pieza eszeniko berrien sorkuntza eta erakustaldia sustatzeko. Maiatzaren 15a arte egongo da zabalik proiektuak aurkezteko epea.

Argazkia: Amets Badiola

2022ko maiatzaren 04an - 16:57

Eztena jaialdia antolatzen duen Zizt! Kolektiboak sei antzezlan laguntzeko “Zizteberg bekak” jarri ditu martxan. Edozein artista, banako eta kolektibok arte bizien alorreko proiektuak garatzeko laguntza ematea da beken helburua.

Sei proiektu hautatuko dituzte, horietako bi Errenteriako proiektuak izango dira. Besteak beste, 600 euroko dirulaguntza, Errenteriako Lekuona Fabrikan egun bateko erresidentzia egiteko aukera eta Eztena jaialdian prozesuan dagoen lanaren erakustaldia egiteko aukera izango dute hautatutako proiektuek. Piezen gehienezko iraupena hogei minutukoa izan beharko da.

Proiektuaren aurkezpena, horri buruzko edozein material eta artista, kolektibo edo konpainiaren ibilbidea bidali beharko da eztena@eztena.eus helbidera, maiatzaren 15a baino lehen. Maiatzaren 20an iragarriko dituzte hautatutako proiektuak.

Deialdi bitartez aukeratutako sei piezek Errenteria/Oreretako Lekuona Fabrikan egonaldi laburra egin ahal izango dute, jaialdiak irauten duen bitartean; horrez gain, dirulaguntza bat izango dute, eta egindako lanak Niessen auditorioan erakutsi ahal izango dira. Prozesuan egonik, helburua publikoarekin elkarrizketa abiatzea izango da, Eztenako kideek gidaturik, egileei piezaren sorkuntzan lagungarri izango zaielakoan.

Oinarriak osorik: http://eztena.eus/

Eztena jaialdiaren 14. edizioa ekainaren 5etik 12ra izango da, ohiko moduan Zizt! eta Mikelazulo kultur elkarteek antolatuta, Errenteriako Udalaren lankidetzarekin. Laster emango dute ezagutzera egitarau osoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
2024-02-28 | dantzan.eus
Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]


Xabin Fernandez eta Intza Alkain. 'Kanpora sartzen' antzezlana
"Zuen bizitzan lehen aldiz, herrian ikusiko duzue GIBa"

2013an, medikuaren telefono deia jaso zuen Xabin Fernandezek (Legorreta, Gipuzkoa, 1985). Diagnostiko garbia eman zioten: GIBa. “Seropositiboa zara”. Bizitzak 360 graduko buelta eman zion orduan. Mamuak agertu zitzaizkion: beldurra, amorrua eta lotsa, besteak beste... [+]


Eguneraketa berriak daude