“Facebook bijilantziarako enpresa bat da”

  • NSA segurtasun agentziako langile ohi Edward Snowdenek esan du "bijilantzia konpainia" dela Facebook. Adierazpenok egin ditu Facebookek itxi ostean Cambridge Analytica enpresaren eta bertoko langile ohi Christopher Wylie-ren kontuak. Analista kanadiar honek salatu du Cambridge-ek 50 milioi herritarren datuak pilatu zituela legez kanpo, AEBetako 2016ko hauteskunde kanpainan Donald Trumpen hautagaitza babesteko.


2018ko martxoaren 22an - 11:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Bizitza pribatuen inguruko datu zehatzak bildu eta saltzea ardatz duten negozioak 'bijilantziarako konpainia' gisa izendatu ziren garai batean. 'Sare sozial' deitzea  engainu arrakastatsuena da, Gerra Depertamentua bilakatu zenetik Defentsa Departamentua".

Milaka kontakturen datuak

Cambridge Analytica eta Global Science Research (GSR) konpainiek diruz ordaindu zioten milaka erabiltzaileri, pertsonalitate-frogak egin eta erabilera akademikorako datuak pilatzeko. Bi enpresek, ordea, erabiltzaile horiek Facebook-en dituzten kontaktuen datuak ere jaso zituzten, Facebooken erabilpen-baldintzek argi uzten dutenean datuok ezin direla baliatu publizitate kanpaina eta gisakoetan.

Deletefacebook.com: Ezabatu ezazu zure kontua

Gertatutakoak krisia eragin du Facebooken. #DeleteFacebook traola da egunotan twitterren erabilienetako bat, eta milaka dira mezua bere egin eta Facebook kontua ezabatu duten erabiltzaileak.

Nola ezabatu zure Facebook kontua?: DeleteFacebook.com


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Facebook
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!