2023-01-23 09:35

Eskuin kolpistak gobernuaren eraikin nagusiak eraso zituenean, biolentzia sustatzen zuten edukiak blokeatzen ari zela esan zuen Facebookek. Hala ere, giza eskubideen aldeko Global Witness erakundeak egindako probetan “Heriotza Lularen boto-emaileen umeei” edo “Aurkitu boterea hartu duten arratoiak eta tirokatu” bezalako iragarkiak onartu zituen multinazionalak.

Global Witnessek heriotza mehatxuak eta biolentziarako deia egiten duten hamasei iragarki argitaratzeko eskatu zuen Facebooken, sare sozialaren moderazio gaitasuna egiaztatzeko asmoz. Bi bakarrik bota zituen atzera multinazionalak. Onartuak izan zirela ikusi ondoren ezabatu egin zituen iragarkiak Global Witnessek. Erakundean arrisku digitalez arduratzen den Rosie Sharpe-ren esanetan “hauteskundeen emaitzak iraultzeko saiakeren zati handi bat online antolatu eta bultzatu zen. Arazoari behar bezala aurre ez egitean Facebookek Brasilgo demokrazia arriskuan jartzen du.” . Youtuben proba bera egin zuten eta hamasei iragarkiak atzera bota zituzten.

Brasilgo hauteskundeen aurretik beste hiru esperimentu egin zituen Global Witnessek, Facebookek eta Youtubek kasu gehienetan onartu egin zituzten hauteskundeen sinesgarritasuna zalantzan jarri eta informazio faltsua zabaltzen zuten iragarkiak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gure bi jakintza nagusiak TEKNOLOGIA eta KOMUNIKAZIOA erabilita, zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest! Ametzagaiña taldea osatzen dugu ARGIA, Antza eta Adurrekin batera.