Metaren irizpide berriak: bazterkeria libre Instagram eta Facebooken

  • Metak bere moderazio politikak eta irizpideak irauli ditu Donald Trump Etxe Zurira itzultzeko bezperatan. Fact checker edo egiaztatzaile zerbitzuak etengo dituzte, eta komunitatearen oharrak jarri horren ordez (X/Twitterren bezala), eta aldi berean "adierazpen askatasuna" hedatuko dute, "zentsura" gutxitzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 9an - 08:10
Azken eguneraketa: 16:10
Mark Zuckerberg
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Adibide bat, zertaz ari garen ondo ulertzeko: baimenduta egongo dira "anormalitatea edo gaixotasun mentala egoztea generoaren eta sexu orientazioaren arabera, transgenerismoaren eta homosexualitatearen inguruko diskurtso politiko eta erlijioso baten kontestuan". Homofobia eta transfobia baimentzeko modu esplizitua, aplikagarri Metaren plataformetan, Facebook, Instagram eta Whatsappen alegia.

Asteartean egin zituen iragarpen hauek Metak, Mark Zuckerbergek berak publiko egindako mezu baten bidez (beherago duzue itsatsita). Inmigrazioan edo genero identitatearen kontuetan eztabaida gehiago zabalduko zela esan zuen Zuckerbergek, mainstream den diskurtso politikoarekin alineatuz gehiago.

Esan eta egin. Berehala ezarri da politika berria gaur bertab Metak publiko egin duen gorroto-mezuen gaineko irizpideen dokumentuan, gaurko data duen bertsioan. Aurreko bertsioekin alderatuta, irakurketa egin dutenen arabera, desagertu dira debekatutako hizkuntza moldeetatik honakoak:

  • Emakumeei buruz hitz egitea, etxetresnak edo jabego balira bezala.
  • Trans pertsonak edo ez bitarrak aipatzean, ingelesezko 'it' izenordaina (ez-bizidunentzakoa, objektuentzakoa) erabiltzea.

Hau da, horiek lehen debekatuta zeuden. Gaurdanik, jada ez.

Bazterkeria guztiei bidea libre, keria eta fobia guztiez hitz egitea libre ofizialki.

A, eta Metak milioi bat dolar emango dizkio (beste enpresa batzuek bezala) Donald Trump-en "inaugurazio fondoari", hau da, bere kargu-hartzeko ospakizunak antolatzeko batzordeari. Baina ez pentsa hainbeste denik ere, Zuckerbergek bideo horretan duen erlojuak horixe balio du doi-doi, ia milioi bat dolar, albisteen arabera.


Sare sozialak kanalean gehiago
2026ko otsailaren 25
Arrastoez

2026ko otsailaren 18
Teknologia
Nor da nor?

2026ko otsailaren 11
Teknologia
Migratzaile digitalak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.