Bilboko Sinsorga espazio feministari buruzko dokumentala asteburuan estreinatuko dute

  • Sinsorga kulturgune feministaren inguruko dokumentala zinema aretoetan ikusteko aukera egongo da. Duela bi urte eginiko berriztatze obren inguruko prozesua erakusten du Marta Gómezek eta Paula Iglesiasek zuzendutako film luzeak.


2025eko azaroaren 24an - 12:59
Azken eguneraketa: 16:13
Al Borde Films
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Llámame Sinsorga (Dei nazazu Sinsorga) dokumentala estreinatuko da zinema aretoetan azaroaren 28an. Marta Gómezek eta Paula Iglesiasek zuzendutako lanak, ezkontza soinekoen denda izatetik kultura eta pentsamendu feminista sustatzeko lau solairuko kulturgune bilakatzeko berriztatze obra prozesua erakusten du. Era berean, obrak lehen planoan jarri du bost langileren lana, oraindik ere  gizonak nagusi diren arotz, interiorista eta brikolatzaile lanbide bateko aurreiritziei aurre eginez.

ARGIAn Saioa Baleztenak Andrea Momoitiori duela bi urte egin zion elkarrizketa, eta Bilboko Alde Zaharrean kokaturik dagoen kulturgunearen inguruan aritu ziren. Kazetari eta aktibistak adierazi zuen prozesua “zaila”, “nekagarria” eta “deseperantea” izan zela: “Auzolanean parte hartu nahi zuten emakumeak aurkitzea ez zaigu bereziki kostatu; zailena izan da legeak eskatzen dituen baldintzetan lan egiteko talde bat aurkitzea”. Kazetari moduan bizitako guztia biltzea garrantzitsua ikusi zuten eta horretarako bidelagun izana dute Al Borde Films ekoiztetxea.

 Al Borde Films

Zinema aretoetara zabaldu aurretik, Varela eta Momoitio protagonista dituen dokumentalak Varsoviako Nazioarteko Zinemaldian egon zen. Bihargi saria eskuratu zuen Zienemakumeak gara! 30. edizioan. Sariak goraipatu egin zuen Al Borde Films ekoiztetxe bilbotarraren ibilbidea.

 Al Borde Films

Hala dio sinopsiak: Maitasun erromantikoaren sinbolo izandako lau solairuko eraikin enblematiko hau bost langilek berreraikiko dute. Urtebetez, ikusiko dugu nola eraldaketak bere lanaren ikusezintasunei aurrera egiten dien, kontakizun baten bidez, obraren kostunbrismoa eta proiektua zeharkatzen duten beldurrak eta nahiak agertzen diren performance-unibertso bat elkarrekin biziz. Dokumentalak ustez gizonenak ziren lanak egitea erabakitzen duten emakumeen zailtasun eta indarkerien inguruan berri ematen du.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2025eko azaroaren 19
Lurraldea eta arkitektura
Espazio intimoa

Eguneraketa berriak daude