Sindikatu guztiek bat egin dute Goierrin Gure Esku Dagok ekainaren 5erako antolatutako kontsultekin

  • Herritarrei oro har eta bereziki langileei dei egin diete herri galdeketetan parte har dezaten. Beasaingo Igartza jauregian bildu ziren ostegunez eta adierazpen bateratua kaleratu zuten.


2016ko maiatzaren 20an - 11:17
Beasaingo Igartza Jauregian eman zuten agiriaren berri Goierriko sindikalistek. (Arg: Gure Esku Dago)

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta USO sindikatuetako ordezkariek bat egin dute baita ere Debagoienan, Aramaion, Azpeitian eta Ispasterren egingo diren kontsultekin: “Elkarrizketan jardutea, eztabaidatzea, aurrez aurre jartzea, hausnartzea… eta azkenean jendeari galdetzea normalena delako. Galdetzea da ditugun aferei buruz erabakitzeko modurik onena, arazoak konpontzeko, beren elkarbizitza antolatzeko nahiz aurrera begirako erronkei heltzeko”.

Langileen ordezkariek adierazi dutenez, galdetzeak eta erabakitzeak ez du ez zatitzen ezta banatzen ere: “Galdetuak izatea eta kolektibo gisa erabakitzea, kohesiorako eta erantzukizunez jokatzeko ariketa ezin hobea da. Gure bizitzak gure esku hartzen baititugu, beste inori delegatu gabe eta errespontsabilitatez”.

“Beste kolektibo eta beste pertsona askok bezala, egunero gure baitan jasaten baitugu zer den menpekoa izatea. Soldatapeko lanaren munduan, gure munduan, gutxi batzuek erabakitzen dute zer, nola, non eta zein modutan ekoizten den… Langileok bizirauteko eskaintzen zaigun lana onartu beste aukerarik ez dugu. Eta menpekotasun hori ez da soilik lan arloan gertatzen. Kulturan, sexuen artean, nazioen eta etnien artean, guztion artean gertatzen da”.

Horregatik guztiagatik, argi ikusten dute erabakitzeko eskubidea erabat uztartzen dela haien egunerokoan, lanpostuen defentsan eta bermean. Besteak beste enpresa hauetako ordezkariak dira sinatzaileak: Arcelor Olaberria, Arcelor Zumarraga, CAF, Kutxabank, Estanda, Indar, Baminar, GH, Ikaslan, UZ, CIE, Bellota, GKN, BST Rods, Jaso Idiazabal, Jaso Itsasondo, Prodema, Aluminox, Tuermeka eta Ordiziko Udala.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude