Sinadura bilketa abiatu dute, Pasaiako segadaren kasua berrirekitzeko

  • Egia, justizia eta oroitzapena taldeak sinadura bilketa abiatu du Pasaiako segadaren kasua berrirekitzea eskatzeko. Komando Autonomo Antikapitalistetako kideen aurkako erasoa otsailaren 3an artxibatu zuen Donostiako 2. Instrukzio Auzitegiak. 1984ko martxoaren 2an eginiko segada hartan, Pedro Mari Izar, Rafael Delas, Jose Maria Izura eta Dionisio Aizpuru hil zituen Espainiako Poliziak.


2016ko otsailaren 17an - 11:01
Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak Pasaiara iritsi zirenean, Polizia tiroka hasi zitzaien (Arg: Plaza Beltza)

Change.org webgunearen bitartez ari dira sinadurak biltzen; oraingoz mila pertsona baino gehiagok sinatu dute. “Gisako gertaera larrien zigorgabetasuna saihestea eta Euskal Herriak pairaturiko gatazka politikoaren egiazko oroimen historikoa eraikitzen laguntzea da ekimenaren helburua”, azaldu dute bultzatzaileek. Bestalde, sinadurek balio judizialik ez badute ere, auziko abokatu Santiago Gonzalezek azpimarratu du “balio sozial eta politikoa” dutela.

Sinadurak Donostiako 2. Instrukzio Auzitegira helaraziko dituzte. Prozesu judizialari dagokionez, auziak zenbait gorabehera izan ditu 1984tik. Urte hartan, ekainean, epaileak kasua behin behinean ixteko erabakia hartu zuen, delitu frogarik ez zegoelakoan. Ostera, 2000. urtean, Gonzalez abokatuak salatu zuen epaileak ez zuela segada hartatik bizirik irten zen Jose Luis Morenoren bertsioa aintzat hartu eta kasua berrireki zuten. Ekimenaren bultzatzaileak kexu dira epaitegiaren jarrerarekin: “Epaitegiak trabak jarri dizkio 2009tik aurkeztu dugun diligentzia orori”.

Pasaiako segada artxibatu izanak ezinegona eragin du senideen artean. “119 bala izan ziren, eta egin diren epaiketak ez dira serioak izan. Familiarentzat eta gertukoentzat gogorra da halako albisteak jasotzea”, dio Izarren arreba Lourdesek. Bestetik, Gonzalez abokatuak dio “hilketa aztarnak badaudela”.

Segada, planifikaturiko erasoa

1984ko martxoaren 2an Komando Autonomo Antikapitalistetako kideen aurkako segada  antolatu zuen Espainiako Poliziak. Horretarako, komandokideekin hitzordua egitera behartu zuten Rosa Jimeno; oriotarra lau egun lehenago hartu zuten atxilo. Komandoko kideek itsasoz egin zuten bidaia, Lapurditik abiatuta; Pasaiara iristean, Polizia tiroka hasi zitzaien.

Jose Merino izan zen eraso hartatik bizirik irten zen bakarra. Azken horrek azaldu izan du nahita utzi zutela bizirik, Enrique Casas senatari sozialistaren heriotzarekin lotzen zutelako.

Informazio gehiago:

Pasaiako segada Wikipediaren euskarazko bertsioan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Gobernura iristean tortura geldiarazteko agindu zuela dio Belloch ministro ohiak

1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]


Hondarribiko Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean

Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.


Eguneraketa berriak daude