3,3 milioi hektarea baina gehiago sutan daude Siberian (Errusia), eta ke hodeia Mongoliako hiribururaino iritsi da. Instituzioek eta hainbat talde ekologistak “hondamendi ekologikoa” dela esan dute.
Jakutia da suak gehien eragin duen eskualdea, 238 sutek 1.423.000 hektarea erre baitituzte. Krasnoyarks eskualdean milioi bat hektarea erre dira 166 lekutan; Irhutsk-en 246 su daude piztuta, 831.000 hektarea errez. Buriatian 42.000 hektarea erre dira, eta Zabaikar eta Jabarovskan 9.000 eta 8.000, hurrenez hurren.
Suteek 600 herrixka errusiar baina gehiagori eragin diete, eta kezka nagusia ke hodeia da orain. Espaziotik ikus daiteke, eta haizeak Ulan Bator Mongoliako hiribururaino iristea eragin du. Kea eta errautsak artikoaren desizoztea azkartzen ari direla salatu dute, ekosistemaren eta faunaren erritmoak aldaraziz.
Petrolioa erauzteko hainbat gune geldiarazi dituzte, keak langileengan izan ditzakeen arazoak direla eta. Suteen arrazoiak zeintzuk diren jakiteko ikerketak hasi dira; Dmitry Medvedev Errusiako Lehen Ministroak eskatu du ikerketaren hasiera, suteen atzean legez kontrako zuhaitz mozketak ezkutatzeko mugimenduak egon daitezkeela uste baitu mandatariak.
Ekainetik datorren arazoa
Ekainean hasi zen gaur egun piztuta dagoen sute bat baino gehiago, baina agintariek ez zieten garrantzirik eman. Haien esanetan, suteak urrun zeuden eta ez ziren arriskutsuak, eta itzaltzen saiatzea “baliabideak xahutzea” zela argudiatu zuten. Joan den astean, baina, haizea dela eta suteak zabaldu egin ziren, eta orain arazo larri bihurtu dira.
Maxim Yakovenko Errusiako Meteorologia Zerbitzuko buruzagiak larritasun handia adierazi du, eta egoera honetara aldaketa klimatikoa dela eta iritsi garela uste du. Siberian fenomeno arriskutsuak asko handitu direla esan du; izan ere, 1980 eta 2000 urteen artean 100-150 fenomeno arriskutsu gertatzen ziren urtean, eta gaur egun 400-500-en artean dira.
Krasnoyarks-eko gobernatzaileak, aldiz, fenomeno naturala dela esaten jarraitzen du. Haren esanetan, gertatzen ari dena guztiz naturala da, eta ez da horren aurka egin behar, kaltegarria izan daitekeela esanaz. Aurreko astean, egoera ikusita, Vladimir Putin Errusiako presidenteak armada bidali zuen suhiltzaileei laguntzera.
Suteak 33.000 kilometro karratuko eremua hartu du, gutxi gora behera Euskal Herriaren azaleraren antzekoa.
Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]
Ekaitz-erauntsia emana zegoen eta "hondamendia jazo da", Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez. Ukrainak arduragabekeria egotzi dio.
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Urriaren 25a. Valentziako Meteorologia Elkarteak iragarri duenez, hurrengo astean goi geruzetako tanta hotz batek euri-erauntsiak eragin ditzake Valentzian. Egunez egun, aurreikuspenak berresten dira, eta urriaren 29an, goizeko lehen orduan, Espainiako Estatuko Meteorologia... [+]
Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza... [+]
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Hogeita hamaika suhiltzaile nafar joan dira Valentziara, uholdeen ondoko garbiketa lanetan laguntzen, Horietako bat da Iñaki Sexmilio. "Zenbait lekutan gurea izan da iritsi den lehen laguntza taldea, herritarrak oso eskertuta daude", azaldu du Metropoli Forala... [+]
Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin... [+]