Erreferenduma Irlandan sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu ala ez erabakitzeko

  • Irlanda bihur daiteke sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatzea erreferendum bitartez onartu duen munduko lehen herrialdea. Erreferenduma ostiralean, maiatzak 22, eginen dute eta bertan sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu edo ez erabakiko dute.


2015eko maiatzaren 21an - 11:54

Inkesten arabera “baietza” izanen da garaile. Enda Kenny Irlandako lehen ministroak adierazi duenez, bozkaketan baietza gailentzea "gizarteak aurrera egin duenaren seinalea" izanen da. Frances Fitzgerald Irlandako Justizia eta Berdintasun ministroaren arabera, erreferendumak gizarteari “argi eta garbi” planteatu behar dio ea “sexu bereko pertsonek elkarrekin ezkontzeko eskubidea izan behar duten”.

Irlandako Errepublikak 2010ean Harreman Zibilen legea onartu zuten. Lehenengo aldiz herrialde honetan, sexu bereko pertsonen arteko bikoteak legalki aitortu zituzten.

Baietzaren aldeko mugimenduak indarra hartu du azken urtean. Hona hemen maiatzaren 22an sexu bereko bikoteak ezkontzea legeztatzearen aldeko bozka egiteko gonbita:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


Eguneraketa berriak daude