ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 09a

Sexu aldaketaren protokoloa aldatuta, Jaurlaritzak onartu du pazienteak lehendabizi endokrinoarengana joatea psikiatrarengana ordez

  • Gurutzeta Ospitaleko Genero Identitateko Unitatean eman ditzaketen hobekuntzak  lantzen ari da iazko azarotik. Sexuz aldatu nahi duten pazienteei eragiten dien neurriaren berri eman dute Eusko Jaurlaritzarekin bildu ostean: unitatera doazen pertsonen sarbidea Endrokinologian hasiko da, eta ez Psikiatria sailean. Hormona tratamendua jasotzeko denbora hainbeste luzatzea ekiditea da xedea.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko apirilaren 26a

Unitatearen funtzionamenduan aurrera egiteko lanetan dabiltza eta pertsona transexualentzat Arreta Integralaren Gidaren jarraibidea egokitu dutela adierazi dute.

16 urtetik beherako 26 gazteri ari zaie arreta ematen gaur egun Gurutzetako Genero Identitateko Unitatea. 26 adin txikiko horietatik 22 pertsona transexualak dira eta gainerako lauei, berriz, genero disforia diagnostikatu diete. Gurutzetako Unitatea diziplina anitzeko unitatea dela adierazi dute eta xedea helduei nahiz adingabeei arreta osoa ematea izanik, euskarri psikologikoa, hormona terapia eta prozedura kirurgikoak eskaintzen ditu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Transexualitatea

Transexualitatea kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude