Gurutzeta Ospitaleko Genero Identitateko Unitatean eman ditzaketen hobekuntzak lantzen ari da iazko azarotik. Sexuz aldatu nahi duten pazienteei eragiten dien neurriaren berri eman dute Eusko Jaurlaritzarekin bildu ostean: unitatera doazen pertsonen sarbidea Endrokinologian hasiko da, eta ez Psikiatria sailean. Hormona tratamendua jasotzeko denbora hainbeste luzatzea ekiditea da xedea.
Unitatearen funtzionamenduan aurrera egiteko lanetan dabiltza eta pertsona transexualentzat Arreta Integralaren Gidaren jarraibidea egokitu dutela adierazi dute.
16 urtetik beherako 26 gazteri ari zaie arreta ematen gaur egun Gurutzetako Genero Identitateko Unitatea. 26 adin txikiko horietatik 22 pertsona transexualak dira eta gainerako lauei, berriz, genero disforia diagnostikatu diete. Gurutzetako Unitatea diziplina anitzeko unitatea dela adierazi dute eta xedea helduei nahiz adingabeei arreta osoa ematea izanik, euskarri psikologikoa, hormona terapia eta prozedura kirurgikoak eskaintzen ditu.