Sexu abusuak leporatuta, bi gizon ikerketapean Barakaldon

  • Ertzaintza 75 eta 81 urteko bi gizon ikertzen ari da, adinekoen zentro batean emakume bati egindako sexu erasoen harira.


2019ko azaroaren 18an - 14:57
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea bat Bilbon (Argazkia: Ecuador Etxea)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Barakaldoko adinekoentzako zentro batean sexu abusuak pairatu ditu 71 urteko emakume batek. Erasoarekin lotura dutelakoan, Ertzaintza bi 75 eta 81 urteko bi gizon ari da ikertzen. Berriak jaso duenez, bai emakumea zein gizonetako bat, egoitzako egoiliarrak dira; beste gizona, aldiz, egoiliar baten senarra da. Emakumeak desgaitasun psikiko bat du.

Emakumea gutxienez urritik ari zen sexu erasoak jasaten, eta azaroaren 13an jarri zuen salaketa. Ondorioz, ikerketapean dira bi gizonak, baina atxiloketarik ez da burutu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude