Servinik Espainiaren geldotasuna salatu eta inputatu gehiago egon daitezkeela esan du

  • Frankismoko krimenak aztertzen ari den Maria Servini epaile argentinarrak Espainiako Estatuarengandik  “trabarik ez baina bai moteltasuna” jasaten ari dela esan zuen asteartean Donostiako Udaletxean egindako agerraldian.


2014ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Maria Servinik Donostiako Udaletxean hitz egin du, frankismoko krimenei buruzko ikerketen harira. (Argazkia: Europa Press)

Espainiako Justiziak 'Billy el Niño' ezizenez ezagun den Juan Antonio Gonzalez Pacheco eta Jesus Muñecas Aguilar estraditatzeko aukera ukatu zion Serviniri. Erabaki horrek epaiketan eraginik ez duela azaldu du, “ikerketa aurrera doalako”.

“Argitu beharrekoak argitzeko konfiantza” agertu du epaileak, eta gaineratu du posible dela Gonzalez eta Muñecas inputatu bakarrak ez izatea.

Igandean iritsi zen Servini Euskal Herrira, Buenos Airesen deklaratzerik ez duten frankismoko biktimak elkarrizketatzea da bisita honen helburua.

Astelehenean Felix Padinekin hitz egin zuen Miranda de Ebron, eta asteartean Gernikan elkartu zen tropa frankistek fusilatutako gizon baten seme-alabekin, Julen eta Elisa Kaltzada.

Asteazkenean Sevillara joatekoa da, eta Madrilen amaituko du bidaia hilaren 30ean. “Ikerketa Argentinan ez gelditzea” da epailearen nahia, eta Espainiako Estatuan krimenak ikertu daitezen eskatu du.

Gasteizko Martxoak 3ko biktimen elkarteko kide Andoni Txaskori elkarrizketa egin diote Info7 irratian, eta Serviniren bisitaz galdegin diote. Prozesua gehiegi luzatzen ari den arren, Serviniren determinazioa azpimarratu eta goratu du Txaskok. Justizia unibertsala Espainiako Estatuan kasu askotan aplikatu dela esan du, eta frankismoko krimenekin ere berdin jokatu beharko luketela gaineratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude