Ostiral arratsaldea eta larunbata goiza klabeak izango dira jakiteko UPNk zer jarrera hartuko duen, Sergio Sayas eta Carlos García Adanerok Madrilgo Diputatuen Kongresuan Lan Erreformaren aurka bozkatu ondoren.
Ostiral arratsaldean bilduko da UPNren zuzendaritza. Javier Esparza alderdiko lehendakariak diputatu aktak alderdiaren esku uztea eskatu die Adanerori eta Sayasi, eta bi diputatuek dagoeneko ezezkoarekin erantzun dute publikoki.
Esparzak dio ostegunean zehar bi diputatuek agindu ziotela baiezkoa bozkatuko zutela eta, azkenean, kontrakoa egin zutela, alderdiari iruzur eginez. UPNko lehendakariak diziplina neurri azkarrak hartu nahi ditu alderdia berriz ere bere kontrolpean hartzeko.
Miguel Sanz ere haserre
UPNko eta Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia ere gogor mintzatu da bi diputatu matxinoen aurka, eta alderdiari kalte handia egin diotela deritzo, Diario de Navarra-ri emandako elkarrizketan: “UPNk ezin zuen bozkatu eragile ekonomikoek eta sozialek patronalarekin adostutakoaren erreformaren aurka, gainera PPren 2012ko erreforma hobetzen zuenean enplegagarritasunari begira”.
Sanzek argi ikusten du gertatutakoak Esparza kaltetzen duela: “Badakit Esparza ukituta dagoela afektiboki eta sentimentalki. Ahal dudan neurrian lagundu egingo diot”.
Ikusi beharko da noraino iristen diren ika-mikak ostiral arratsaldeko UPNren exekutiban, baina unerik beroena larunbaterako espero da, UPNren Kontseilu Politikoan. Organo hau da kongresu arteko alderdiko erabakigune gorena eta 232 kidek osatzen dute. Garcia Adanero eta Sayas kideak dira eta bertan egingo dute topo Esparzarekin.
Gobernura itzultzeko grina
UPNk ez du ezkutatzen boterera itzultzeko grina eta Javier Esparzak argi adierazten du horretan saiatuko direla 2023ko hauteskundeetan, horretarako PSNren aliantza bilatuz. Miguel Sanz presidente ohia da formula horren bultzagile nagusietakoa, eta orain ere ozen mintzatu da UPN eta PSNren konstituzionalismoaren itzulera bilatu beharraren alde. Argi adierazi du, halaber, Adanerok eta Sayasek Madrilen egindakoak norabide hori oztopatzen duela.
Legealdia ohi moduan agortzen bada urte eta erdi baino gutxiago geratzen da datozen udal eta foru hauteskundeetarako. Batek daki zer ekarriko duen Iruñeko Udalean osteguneko erreprobazioak, baina Enrique Maya alkatea ez du posizio politiko onean uzten, nahiz eta PSNren botoek bere aurrekontuak aurrera ateratzeko aukera eman dioten. Maya Esparzaren taldean aurkeztu zen azken kongresuan.
Argi samar dagoena da Navarra Suma formula (UPN, PP eta Ciudadanos) ez dela errepikatuko. Navarra Sumak iragan hauteskundeak irabazi zituen Nafarroan Legebiltzarrerako hauteskundeetan eta Iruñeko Udalean, baina ez zen gai izan foru gobernua eskuratzeko, eta Iruñeko Udalean sarri dabil arrastaka, bereziki PSN erakartzea lortzen ez duenean.
Legealdian zehar, halaber, erakutsi du hauteskundeetako nagusitasun horrek etengabe egiten duela PSNren gobernua sostengatzen duten Geroa Bai, Podemos eta EH Bilduren harresiaren aurka. Iruñeko Udalerako ituna urrats interesgarria zen UPN-PSNren korralito-aren konstituzionalismoa berrosatzeko bidean, baina Sayasek eta Adanerok zapuztu egin zuten eta orain UPN da barne egoera larrian harrapatua dagoena.
Labanak zorrotz
Larunbatean ikusiko da UPNren barne indarrak zertan diren eta kanpora begira Esparzak irudikatzen duen sendotasuna zertan geratzen den. Gaitza da pentsatzea Adanerok eta Sayasek horrelako urratsa haiek bakarrik eta beren kabuz eman dutela. Sayasek lehendakaritza lehiatu zion Esparzari 2020 ekainean egin zen XII. Kongresuan eta galdu egin zuen, baina ordezkaritza sendoa bilduz: Esparzak ordezkarien %58,29 sostengua bildu zuen eta Sayasek %41,7.
Ez da gutxiengo makala. Agian horregatik erantzun dio oilar Sayasek akta diputatua emateko eskaerari, esanez haiek UPNren batzorde exekutiboaren mandatua bete dutela: “Nire bizitza politikoan inoiz ez dut izan horren argi erabaki bat. Javier Esparzak ez badaki alderdi bat gidatzen, akaso berak utzi behar du lehendakaritza”.
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Jaietako lehenengo egunean txosnen debekuaren aurkako manifestaldia egin zuten milaka lagunek Lizarran, eta bertako askok ‘Bajadica del Puy’ kalejiran jarraitu zuten protesta. Udaltzaingoak egotzi die "desordena publikoak" eragitea.
2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]
Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]
UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]
Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".
Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.
Cristina Ibarrolak iragarri du UPNko lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztuko duela datorren apirilaren 28an alderdiak egingo duen kongresuan. Alderdiaren Erriberako lerroetan iragarpena ez bide da ongi hartu.