Senpere, Arbona, Kanbo: espekulazioaren kontrako hiru topagune

  • Urriaren 8an eginen dute elkarretaratzea Senperen, 1.250.000 eurotan salgai emana izan den etxe baten salmenta salatzeko. Arbonan ere, Berruetako lurretan dagoen espekulazioa berriz ere aktualitatean da eta azkenik, urriaren 21etik 23ra Marieniako laborantza lurrak okupatuko dituzte.

Marienia deitu lurrak laborantzara bideratzearen aldeko manifestazioa (Argazkia: Euskal Irratiak)

2022ko urriaren 07an - 13:34

Larunbat honetan eginen dute elkarretaratzea Senpereko Ibarrun auzoan, bertan bideratu salmenta espekulatzaile bat salatzeko. Hitzordua 10:00etan jarri du Senpertarren Kolektiboak. 1.250.000 eurotan salgai emana izan den bertako etxe baten salmenta gaitzetsiko dute. Joera espekulatzailea begibistakoa da: jabe berriek 500.000 euro garestiagotan jarri zuten merkatuan eta hori hamar egunen buruan.

Hemendik bi astera, urriaren 21etik 23ra, Kanbon dute mezu bera entzunaraziko. Lurzaindia elkartea, CADE kolektiboa, Nahi Dugun Herria oposizioko taldea eta Kanboko biztanle talde bat dira deitzaileen artean. Hor ere, Bouygues multinazionalak lur-jabeekin adostua dauka hiru milioi eurotan erostea 3,77 hektareako Marienia eremua. Bertako laborantza lurren salbatzeko Kanboko Tokiko Hirigintza Planaren berrikuspenaren aurkako helegiteak aurkeztu zituzten, baina aurtengo uztailean Paueko Administrazio auzitegiak ez die arrazoi eman. Helegitea aurkeztu diote: "Dei horri begira fidakor gira, lehen epaiketarako epaileak aitzinatu dituen argumentuak harrigarriak baitira, gure laborantzarentzat ondorioak ez balira hain damugarriak, irrigarriak iduritzen ahal litzaizkiguke. Epaileak erantzuten digu lur hauen laborantza-balorea ez dela frogatua, ez baita bermatua Ezpeletako biperra eta Itsasuko gerezien landatzeko balio izan dezakeela".

Arbonan: jukutria Berruetan

ELB, Lurzaindia eta Ostia kolektiboak iaz Arbonan okupaturiko lur eta etxeak saldu dira, espekulazio logikan. Lur horiek laborantzara bideratuak izateko eskaera eta beharrari bizkarra erakutsi eta berean segitu du jabe aberatsak: lehenik, etxea, bazterreko bastizak eta lau hektarea lur hiru milioi eurotan saldu zizkion Parisko bikote aberats bati; baita gainerako hamabi hektareak ere, 200.000 eurotan. "16.000 eurotan saldu du laborantza lur hektarea; zinez espekulatzailea da prezioa", ELB eta Lurzaindiaren hitzetan. "Jukutria" hori salatzeko okupatu zuten aferaz arduratu den notarioaren bulegoan irailaren 29an ELB Lurzaindia eta Ostia-k.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Higiezinen espekulazioa
2024-01-24 | Euskal Irratiak
Espekulazioaren kontrako ekintza berria Hazparnen

Duela sei urte 250.000 eurotan erositako Aiherrako etxe bat, egun 1,6 milioi eurotan salgai. Joan den larunbatean Hazparneko Puyo higiezin agentzian sartu dira 50 herritar inguru Etxetxuri etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko. Ekintza iraun bitartean agentziako... [+]


2024-01-05 | Euskal Irratiak
Herrian Bizi plataformako kide Peio Dufau
"Bigarren etxebizitzak zinez kaltegarri bilakatu dira azken bizpahiru urteetan"

2024ko urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat erostekotan diren pertsonak gonbidatuko ditu Herrian Bizi plataformak jadanik bigarren etxebizitza gisa baliatuak diren etxe edo apartamendu bat erostera.


2023-12-21 | Euskal Irratiak
Ia 1,6 milioi euroko etxe salmenta "espekulatibo" bat Aiherran

Aiherrako Herriko Etxea arranguraturik agertu da 250.000 eurotan erosia izan zen etxe bat, abantsu 1,6 milioi eurotan salgai ezarri ondotik. Etxexuri egoitza 2017an erosi zuten gaur egungo jabeek, eta arraberritzen lan handiak egin zituzten; ganerra eta barnea berregin zituzten,... [+]


2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


Espekulazioaren kontra errepideak moztu dituzte Donibane Lohizunen eta Baionan

Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]


Eguneraketa berriak daude