Ia 1,6 milioi euroko etxe salmenta “espekulatibo” bat Aiherran

  • Aiherrako Herriko Etxea arranguraturik agertu da 250.000 eurotan erosia izan zen etxe bat, abantsu 1,6 milioi eurotan salgai ezarri ondotik. Etxexuri egoitza 2017an erosi zuten gaur egungo jabeek, eta arraberritzen lan handiak egin zituzten; ganerra eta barnea berregin zituzten, eta igerileku bat ere eraiki dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko abenduaren 21ean - 08:30
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Herriko etxeak gutun bat igorri die, operazio horren izaera espekulatiboa salatzeko. Arño Gaztanbide Aiherrako auzapezak salatu du "herritarrek ezin dutela erosi holako preziotan" eta prezio hori erreferentzia gisa hartzen ahalko dela hemendik goiti. Nolanahi ere, auzapezak argi utzi du herriko etxeak ez duela eskumenik salmenta hori saihesteko.

 


Higiezinen espekulazioa kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Etxe bizitza

2024ko azaroaren 6
Lurraldea eta arkitektura
Oinordetzan

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.