“Haurrek eskubideak dituzte eta, helduok, eskubide horiek betearazteko obligazioa” dio Francesco Tonucci psikologo eta ikerlariak. Proiektuak helburu horixe du: Etxarriko haur baten eskubideak gauzatzea.
Hiru moduz urratzen dizkiote. Lehenengoa: ezin da aitarekin, Oihan Barandalla Goñirekin, bizi. Bigarrena: ez daki kalean noiz ikusiko duen, azalduta ere, ulertzeko gai ez delako. Hirugarrena, berrehun eta laurogeita hamasei kilometro egin behar ditu ikusteko eta, beste hainbeste, etxera itzultzeko.
Sentitzen duena zehazki ez dakigun arren, litekeena da gure haurra urduri jartzea bisitaren bezperan. Ordu luzeak eman beharko ditu kotxean. Aita ikusiko duelako poza, nekearekin, asperdurarekin nahasiko zaio.
Errealitatea ezagutarazi nahi du Seme proiektuak. Oihan Barandalla Goñik kantu bat atera du Lannemezan espetxetik
Egunak beharko ditu egunerokotasunera egokitzeko. Bidaiaren nekeak desagertu egingo dira. Ezinegona, lotarako arazoak, urduritasuna, gogo aldarte aldakorra, erruduntasuna, espazioan kokatzeko zailtasunak, apatia eta neke orokorra, agian ez.
Asteburutan egiten diren jarduera askotan ez du parte hartuko, haserretuko da agian, eta litekeena da haserre berak, erruduntasun sentimendua piztea.
Diruaren afera: bidaietan gastatzen den dirua ez da haurraren beharrak eta nahiak asetzen gastatzen.
Errealitatea ezagutarazi nahi du Seme proiektuak. Oihan Barandalla Goñik kantu bat atera du Lannemezan espetxetik. Gitarraz, armonikaz eta ahotsez sortutako ideia abesti bihurtu dute hainbat musikarik. Oihanek, semearen jaiotza nola bizi izan duen kantatzen digu.
Larunbatean, eguerdiko hamabi eta erdietan, Etxarriko Kultura Etxean abestia eta bideoklipa ezagutzera emango ditugu. Izan daitezela musika eta hitza egoera aldatzeko tresna. Ekitaldian, baita ere, gure elkartasun eta samurtasun guztia eskaini nahi diegu Etxarriko motxiladun haur guztiei (Asier, Unai eta Juan Ramonen seme-alabei).
Denok izango zarete ongi etorriak!
Joxe Aldasoro Jauregi
“Seme” proiektuaren lan taldearen izenean
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.
Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]
Egia esan, ez dakit nola hasi zen, hedabideetan, kirolarien elkarrizketetan, egia esan errepikatzeko ohitura. Pilotariak, txirrindulariak, futbolariak… Aipamen hori egin ezean, gezurra esango zuten? Ebanjelioetako Benetan diotsuet imitatu nahia?
Hedabideetan ere agertu... [+]
Antza denez, dualista naiz, izan nahi ez dudan arren. Esaldia bukle bat da: izan nahi ez dudan zerbait naiz, orduan: nor da esaldian ezkutuan dagoen nia, dualista izan nahi ez duena? Edo, alderantziz, dualista dena da, hain zuzen, ni hori (izan nahi ez badu ere)? Nahaspila... [+]
Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]
Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]