Sekta itxurako eta eskuin muturreko ‘Alliance des coeurs unis’ elkarteko kide da Baionako apezpikua

  • La Croix eta France Inter komunikabideek eman dute elkarte horren berri. 2.700 jarraitzaileen artean daude La manif pour tous egitura homofoboko Béatrice Bourges eta eskuin muturreko Caroline de Villiers. Elkarteak egoitza soziala Hazparnen du.

Marc Aillet, Baionako apezpikua (Argazkia: Wikipedia)

2022ko urriaren 21ean - 11:24
Azken eguneraketa: 12:39
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ezaguna da Marc Aillet Baionako apezpikuak daukan kutsu integrista eta baztertzailea –abortu eskubidearen kontrakoa, gay eta lesbianen kontrakoa, mezak euskaraz baino latinez nahiago izatea, eta beste–. Aldi honetan La Croix eta France Inter komunikabideek dute zabaltzen Alliance des cœurs unis (Bihotz Bateratuen Aliantza) deitu elkarteko kide dela Aillet. Eliza katolikoaren barruko desbideratze sektarioei buruzko batzordean hainbat aldiz seinalatua izandako egitura arraroa da azken hori.

Gaëtane de Lacoste Lareymondie, ezizenez Virginie, dago antolaketa horren sorreran eta ondokoan oinarritzen du berea: Jesusek musukatzeaz gain, hamahiru "bola beltzen" kontra borrokatzeko misioa eman zion, desagerrarazi beharreko bola horien artean dagoela aita santua. Helburuari segi, ondoan dauzkan aktiboen artean dago Baionako apezpikua. Horrez gain, La manif pour tous egitura homofoboko Béatrice Bourges eta eskuin muturreko Caroline de Villiers –MPF Frantziaren Aldeko Mugimenduko Philippe de Villiersen alaba– ere agertzen dira 2.700 kideen artean. Sud Ouest-ek ere egin du bere inkesta eta dioenaz antolaketa horrek hainbat kide dauzka Ipar Euskal Herrian. Are gehiago, egoitza soziala Hazparnen du Alliance des cœurs unis-ek.

Baionako apezpikuaren arabera ezin daiteke adierazi "naturaz gaineko elementurik" dagoenik elkartearen diskurtso eta ikuspegian: "'Erregearen sekretuak' liburuan argitaratutako 'mezuak' ezagutu eta irakurri ondoren, Liburu Santuarekin eta Elizako Irakaspenarekin kontraesanik ez zegoela ziurtaturik, eta ikusirik elkarteak gero eta fededun gehiago zituela, baita apaizak ere, eta horiek benetako fruitu espiritualak jasotzen zituztela egiaztatuta; orduan, laguntzeko misioa onartzea egokia zela iduritu zitzaidan, eta hori, Virginiek Elizari eskatzen zion zainketa bermatzeko eta desbideraketa oro prebenitzeko". Hala ere, komunikabideen inkesta dela eta, kutsu sektarioari buruzko inkesta bat bideratuko duela adierazi du diocese64 webgunean jarritako agirian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
2025eko maiatzaren 8
Hala bazan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!