Sei militante chavista hil dituzte Venezuelan

  • Larunbatean Barinas Estatuko errepide batean moto bat konpontzen ari zirela Corriente Revolucionaria Bolívar y Zamora erakundeko sei militante hil dituzte. Eskuineko talde paramilitar bati egotzi diote hilketa.


2019ko uztailaren 29an - 12:22

Atentatuaren nolakotasunak direla eta, talde chavistak talde paramilitar bati egotzi dio hilketa: “Modus operandiak entrenamendu militarra jaso duen talde batek egin duela erakusten du, antza denez Kolonbiako paramilitarrek, Venezuelako polizia ohiek eta ohiko gaizkileek osatuta”, adierazi dute. Horrez gain, azken egunotan Autodefensas Colombo Venezolanas izeneko taldeak Venezuelako militarrei eraso egin diela salatu dute idatzian.

Krimena oraindik ez dago argi, baina inguruko “lur-jabe eskuindarrek ordaindutako mertzenarioek” egin dutela uste du talde chavistak, eta ahalik eta azkarren ikertzea eskatu du: “Ikerketa ahalik eta azkarren egitea eskatzen dugu, gertakizunak argitu eta egile material eta intelektualak zigortzeko. Gure makinaria judizialean konfiantza dugu, baina salaketaren eta mobilizazioaren bidezko borrokarekin jarraituko dugu halako hilketak zigorrik gabe geratu ez daitezen”, adierazi dute.

Hildako sei lagunak Corriente Revolucionaria Bolívar y Zamora eta Herri Defentsarako “Hugo Chávez” Brigadetako militanteak ziren. Herri Defentsarako Brigada hauek duela bi urte sortu zituen mugimendu chavistak, landa eremuan chavismoa defendatzeko. Garai horretan, eskuineko taldeen biolentzia handitzen ari zen, eta mugimendu chavistak “eraso faxista” horiei aurre egiteko herritarrez osatutako brigadak sortu zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
"Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean"

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
"Ez dugu irla bat izan nahi"

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


Eguneraketa berriak daude