Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.
"Demokratikoki hautaturiko Venezuelako lehendakari legitimoa" da Edmundo González, Europako Parlamentuaren arabera. Irailaren 19an argitu du bere postura Estrasburgoko instituzioak, aitortza horren aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio bideratuz. González aitortzeaz gain, presidentetzan jartzeko "ahal duten guztia" egitea galdetu zaie Europar Batasunari eta bere estatu kideei.
Nicolas Madurok bideraturiko "hauteskunde-iruzurra" gaitzesten du Europako Parlamentuak. Hori horrela, Venezuelako Hauteskundeetarako Batzar Nazionalaren eta Maduro presidentearen eta bere inguruaren kontrako zigorrak bideratzearen alde agertu dira eurodiputatu gehienak.
Europako Parlamentuan ere gauzatzen ari den "eskuin muturraren normalizazioa" salatu dute ezkerreko eurodiputatuek, hain zuzen, Europako Alderdi Popularraren baiezkoekin, ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin aurrera atera ahal izan delako testua. Europako Parlamentu berria osatu denaz geroztik lehen aldia da eta egoeraren larritasuna azpimarratu dute ezkerreko ordezkari batzuek. Horra, demagun, Raphael Glucksmann Frantziako eurodiputatu sozialistak zabalduriko mezua: "Ekintza hau oso kezkagarria da, eta erakusten du kontserbadoreek ez dutela inolako eskrupulurik edo errezelorik Europa demokratikoaren funtsezko balioen aurkako indar politikoekin elkartzeko".
Uztailaren 28an burutu ziren Venezuelako presidentetzarako hauteskundeak. Emaitza ofizialek Nicolas Madurori eman zioten garaipena, baina, Chavismoa gobernuan dagoenetik ohiko bilakatu den moduan, oposizioak iruzurra salatu eta González izendatu du presidente. Gerora, Venezuelako Epaitegi Gorenak emaitza ofizialak zuzenak zirela ebatzi zuen, baina oposizioak ez du ebazpena onartu.
Nola ez, Gonzálezek begi onez hartu du Europako Parlamentuak bideratu dion aitorpena. Gaurko egunean, Espainiako Estatuan da, iraila hastapenean asilo politikoa lorturik.
Espainiako Gobernuak gezurtatu egin du Espainiako Inteligentzia Zerbitzuekin zerikusirik zutenik. Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan atxiki zituzten, baita atzerritar gehiago ere. Haien familiek esan dute turismoa egiten ari zirela.
PP, Vox, EAJ, UPN eta Coalición Canariako ordezkarien 177 aldeko botorekin onartu du ebazpena Espainiako Kongresuak, gobernuari eskatzen diona oposizioko buru Edmundo González presidente gisa onartu dezala. EAJk gobernua sustengatzen duen gehiengoarekin apurtu du... [+]
Igandean heldu da Edmundo González Urrutia Madrilera, Espainiako Armadako hegazkin batean. Venezuelako Gobernuak adierazi du gertatua “bi gobernuen arteko akordioaren” ondorioa dela. Espainiako Gobernuak azpimarratu du Gonzálezek egin duela asilo... [+]
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]
Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]
Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]
Asteazkena zuen baraualdiaren 36. eguna, baina azaldu duenez, erietxean artatu behar izan dute. Gose greba eten arren, bere nortasun juridikoa lortzeko borrokan jarraituko duela dio.
Martxoaren 29an abiatu zuen gose greba Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Caracaseko (Venezuela) Espainiako Kontsulatuaren aurrean, nortasun juridikoa eskatzeko. Espainiako Estatuak ez dio nortasuna aitortu eta oinarrizko eskubideetara sarbidea murriztua dauka... [+]
Martxoaren 29an gose greba hasi du Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Venezuelako Espainiako Kontsulatuaren aurrean "nortasun judirikoa" eskatzeko: izan ere, Espainiako Estatuak ukatu egin dio nortasun juridikoa eta ondorioz, oinarrizko eskubideetara... [+]