Segurtasun enpresa pribatuek poliziaren funtzioak bete nahi dituzte Espainian

  • Espainiako Diputatuen Kongresua segurtasun enpresa pribatuei eskumen handiagoak emango dizkien lege proiektu bat tramitatzen hasi da. Agente pribatuek kartzeletan edo etorkinendako babes etxeetan kontrol funtzioak betetzea ahalbidetuko du lege berri horrek.


2013ko urriaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Segurtasuna enpresa pribatuen esku uzteak kontrol soziala areagotuko duela salatu dute hainbat talde parlamentarik.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hainbat talde parlamentariok lege zuzenketak aurkeztu dituzte, ez baitute ulertzen “sektore publikoaren esku egon behar liratekeen funtzioak enpresa pribatuen menpe gelditzea”.

Izquierda Plural taldeak adierazi du lege proiektu horrek “segurtasun publikoaren pribatizazioari ateak irekitzen” dizkiola. Talde horretako parlamentariek gaineratu dute eraginkortasun argumentuek ez dutela justifikatzen Espainiako Gobernua osasun, hezkuntza eta justizia sektoreetan egiten ari den pribatizazioa.

Gainera, Izquierda Pluralen hitzetan “Espainiako Gobernuak segurtasun publikoaren zati handi bat pribatizatu nahi du,  Polizia Pribatu moduko perfil bat sortzeraino. Zuzenbide Estatuarentzat oso kezkagarria eta kaltegarria litzateke hori, kontrol soziala areagotuko lukeelako”. Talde horrek salatu du lege proiektua aurrera ateraz gero ordain dezaketenek bakarrik edukiko dutela segurtasuna.

PSOEk ere zuzenketak aurkeztuko dizkio testuari; zaintzaile pribatuek kartzeletan edo babes etxeetan kontrol betebeharrak egin behar ez lituzketela iritzita. “Espazio konkretu horien zaintzak esklusiboki publikoa izaten jarraitu behar du” adierazi du Asturiasko Antonio Trevín diputatu sozialistak. Orain artean bezala, esparru horiek espetxeetako funtzionario, Guardia Zibil eta poliziaren esku egon behar dutela gehitu du.

Asturiasko Guardia Zibilen Batasuneko idazkari nagusi Ramón Rodíguezek salatu du, beharrik gabe gelditu ziren Euskal Herriko eskoltei lanpostua emateko aitzakiaz, presondegietan zaintzaile pribatuak dabiltzala lanean iragan apiriletik. Bere ustez “ezin da Guardia Zibil baten prestakuntza zaintzaile pribatu batenarekin alderatu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


“Gazteen kontrako kriminalizazioa” eta “Poliziaren gehiegikeria” salatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak

Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Bi pertsona atxilotu dituzte Ordizian, ertzainak zauritzea leporatuta

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hainbat pertsonen arteko borroka bat zela eta bertaratu dira larunbat gauean ertzainak Ordiziara (Gipuzkoa), eta liskarrak izan dira. Bi ertzain ospitaleratu dituzte: bat lepauztaia apurtuta eta masailean ukabilkada bat jasota;... [+]


SOS Arrazakeriak salatu du Polizia manteroei oldartu zaiela Iruñean

Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".


2025-07-10 | Gedar
Justizia Aranarentzat plataforma aurkeztu dute Bilbon, Poliziaren inpunitatearen eta abusuen aurka

Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.


Foruzaingoak taser pistolak eskura izango ditu 2026tik aurrera

Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.


2025-07-02 | ARGIA
Nahel Merzouk tiroz hil zuen Florien M. polizia Euskal Herrira lekualdatu dute

17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.


Eguneraketa berriak daude