Guardia Zibilak 21 lagun atxilotu ditu sare sozialetan “terrorismoa goratzea” leporatuta

  • “Terrorismoa goratzea” leporatuta 21 lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Hego Euskal Herrian, Asturiasen, Galizian, Gaztela-Leonen eta Bartzelonan.


2014ko apirilaren 29an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Irudia: Latuff.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herrian atxilotuak 15 dira Espainiako Barne Ministerioaren arabera. Atxilotuetako bi adin txikikoak dira.

“ETAren biktimez barre egitea” leporatzen diete atxilotuei, EFEren arabera. Twitter eta Facebook sare sozialetan idatzitako iruzkinak baliatu dituzte atxiloketak egiteko.

Atxilotutako zenbait lagunen izenak argitaratu ditu Berriak: Zuriñe Peral, Asier Gartziandia eta Karmele Dorronsoro. Beste hiru bizkaitar eta arabar bat ere atxilotu dituztela dakar euskarazko egunkariaren edizio digitalak.

Atxiloketen kontrako txioak

Twitterren atxiloketen aurka #TxiolariakAskatu traola erabiltzen ari dira.


Guardia Zibila kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...