Sare sozialetan “terrorista potentzialak” bilatzeko sistema garatuko du Espainiak

  • Espainiako Barne Ministerioak sare sozialetan "terroristak" eta "bestelako gaizkileak" atzemateko sistema informatikoa garatu nahi du. Eskaintza publikoa egin du horretarako eta hegazkina edo trena hartu baino lehen identifikatzea dela helburua diote. Tresnaren betebeharren artean dago sareko milaka erabiltzaileren “profil demografiko eta soziologikoa” sortzea.


2015eko apirilaren 9an - 11:46
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroa. (Argazkia: 20 minutos).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Erremintaren helburuak 58 orrialdeko txostenean jaso ditu Espainiako Estatuaren Segurtasun Idazkaritzak. Baldintzetan ikusi daitekeenez, tresnak emailak, dei erregistroak eta ohar klinikoak aztertu beharko ditu hauek nondik aterako dituzten zehaztu gabe.

Horrez gain, informazio guztia sistema batean gordetzen joango dira, herritarren “informazioaren historiala” osatzeko.

Jaso beharreko informazioa Twitter, Google Plus, Linkedln, Tumblr, Instagram eta Flickr sarez sozialetan, YouTube, Vimeo eta LiveLeak multimedia kanaletan eta Google, Bing, Yahoo y Duck Duck Go bilatzaileetatik jaso beharko du. Foro, blog eta bestelako orrien informazioa ere eskuratu beharko du tresnak.

Harrigarria da munduan erabiltzaile gehien dituen Facebook zerrendatik kanpo utzi dutela, Eldiario.es-ek argitaratu duenez.

Sarean topatutako informazioaz gain, bidaiariek hiri eta aireportuetan zehar uzten duten hatz-aztarnaren bidez ere sistema informatikoa osatu nahi du ministerioak. “Erraz ikusi ezin daitezkeen elementuak aurkitu eta erabakiak hartzea” da erremintaren funtsa. 1.633.500 euroko adjudikazioa eskaini du sistema hau garatzeko Espainiako Barne Ministerioak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espioitza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!