Santi Bengoa CCOO Euskadiko idazkari nagusi ohia hil da

  • Aramaion jaio eta Otxandion bizi izandakoa, 1988tik 2000. urtera bitartean izan zen CCOO Euskadi sindikatuko idazkari nagusi.


2021eko uztailaren 13an - 09:51
Azken eguneraketa: 12:08
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

CCOO sindikatuak eman du jakitera albistea. Bengoaren langile ibilbidearen laburpena, honakoa:

Santi Bengoa 1955ean jaio zen Aramaion baina Otxandion bizi izan zen txikitatik. Lehen greba 1973an bizi izan zuen Elgoibarko Rodisa rodamentu lantegian, lan hitzarmena negoziatzeko komisio kide zela.

1974an Gasteizko Michelin lantegian hasi zen eta CCOO sindikatuan parte hartzen hasi zen. 1976an hainbat bider atxilotu zuten eta urte hartako langile borrokan parte hartu zuen nahiz eta berak lan egiten zuen enpresak ez zituen mobilizazioak babestu. Martxoaren 3ko hilketen biharamunean, Andres Linaresi lagundu zion luto egunaren testigantza grafikoak jasotzen, zeinak erabili diren gertakizun haiek dokumentatzeko.

1976an CCOO mugimendu izatetik sindikatu izatera pasa zeneko asanbladan parte hartu zuen, Bartzelonan. Ondoren, CCOO Euskadiren lehen kongresuan parte hartu zuen, 1978an Leioan. CCOO Euskadiko Kimika Federazioen Exekutibako hainbat kargu lortu zituen, 1988an idazkari nagusi izendatu zuten arte. 2000. urteko biltzarrera arte eutsi zion karguari.

Kargua uztean Sidenorrera itzuli zen, 2016an erretiroa hartu zuen arte.


CCOO kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Betikoak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...