Uharteko itsasargian Cristina Iglesias artistaren obra paratzeko lanak 2021eko udaberrian amaituko dira. Sor ditzakeen “albo-eraginez” kezkaturik idatzia plazaratu dute hainbat eragilek, eta kudeaketa iraunkorrerako plan bat eskatu dute.
Donostiako BiziLagunEkin plataformak, Eguzki talde ekologistak, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta Parkea Bizirik Kulunbera elkarteak agerraldia egin dute ostegunean Donostiako portuan, Santa Klara uharteko itsasargian Cristina Iglesiasen artelana jartzeko obrak direla-eta.
Azaldu dutenez “kezkatuta” daude artelana ikusgai jarri ondoren sor ditzakeen albo eraginez. Besteak beste, ingurumenean, ondarean, udal diru-kutxetan eta hiriaren turistifikazio prozesuan aldaketak ekarriko baititu, hauen hitzetan. Salatu dute Donostiako Udal Gobernuak ez diela jaramonik egin halako kalteak saihesteko proposaturiko hobekuntzei, are gehiago, obraren kostua %11 garestitu dela “noiz eta, krisi testuinguru honetan, behar eta premia sozialak areagotu direnean”.
Idatziaren bultzatzaileek garbi utzi nahi izan dute ez dutela proiektuaren balio artistikoa zalantzan jarri nahi, baina uharteak eta hiriak dituen balioak babestu beharko liratekeela diote, eta, proiektua bere horretan utzita, “konpondu ezinezko kalteak” sortuko lituzkeela. Hala, Gaztelugatxeko kasua jarri dute adibidetzat.
Eragile hauek gogorarazi dute Santa Klara “harribitxi” bat dela hiriaren erdian, “Donostiaren nortasun kolektiboa ardazten duena” eta funtsezkotzat jo dute hori hala izaten segi dezan bermatzea. Horretarako, uhartearen kudeaketa eta erabilera plan bat eratzea proposatu dute.
Plan horrek jasoko lituzke, besteak beste, hainbat muga Santa Klarara iritsi eta uhartean sartzeko gehienezko jende kopuruari eta urte sasoiari dagokionez, baita itsasargiko artelana irekita mantentzeko egun kopuruari dagokionez ere: “Uharteak egun betetzen duen lagunarteko aisialdirako arnas-gune funtzioa mantentzea bermatuko litzateke”. Horrez gain, azpiegitura gehigarririk ez egitea, edo interes pedagogikoak izan ditzaketen jarduerak soilik egitea proposatzen du planak, “hazkunde turistikoa jomuga dituzten ikuspegiak irmoki baztertuz”.
Beren ustez, oraindik badago aukerarik proiektu “ireki eta parte-hartzaile bat planteatzeko”, beti ere kontuan izanik uhartea etorkizuneko belaunaldientzat babestu beharreko biotopoa dela. Hala, Donostiako Udal Gobernuari eta proiektuaren talde teknikoari eskatu diete babes hori bermatzeko baliabideak “aktibatu” ditzatela.
Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.
Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]