Sanchezek esan du Kongresuko talde guztiekin bilduko dela, baita EH Bildurekin ere

  • PSOEko eledun parlamentario Adriana Lastrak eramango ditu aurrera bilerak.


2019ko abenduaren 13an - 11:52
Azken eguneraketa: 2025-09-18 12:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pedro Sanchezek asteazkenean egindako agerraldian Espainiako Estatuko Kongresuan dauden talde parlamentario guztiekin hitz egingo duela adierazi du. Artean dago EH Bildu. Apirilean egin zituzten Espainiako Gorteetarako hauteskundeen ondoren, Sanchezek baztertuta zeukan talde subiranistarekin hitz egitea, baina azaroko hauteskundeen errepikapenaren ostean negoziaketetan sartu du gobernua osatzeko.

EH Bilduko koordinatzaile Arnaldo Otegik esan du ez direla “oztopo izango, agenda demokratizatzailea” baldin badute PSOEk eta Unidas Podemosek. Bestalde, Sanchezen taldea ERCrekin izaten ari den negoziazioak EH Bildurengan ez duela eraginik esan du Otegik. Izan ere, ERCk eta EH Bilduk hitzarmen politiko bat sinatuta daukate, baina taldearen jarrera “autonomoa” dela gogoratu du.


Espainiako Gobernua kanalean gehiago
2026ko apirilaren 30
Goizean argi
Mimoak EAJri

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...