EAEko Auzitegi Gorenak baliogabetu egin ditu San Marko mankomunitatearen 2017ko aurrekontuak, Naiz.eus hedabideak berri eman duenez. Ez da lehen aldia, iaz jakin zen bezala 2014, 2015 eta 2016koak ere epaileek balio gabe utzi baitzituzten. Lau sententziak, beraz, arrazoi eman diete Usurbil, Hernani eta Oiartzungo Udalei San Marko mankomunitateak (EAJ eta PSEk kudeatzen dutenek) ekonomikoki zigortu egiten dituela eta aurkezturiko helegiteei. Nabarmena da hondakinen kudeaketan ondoen ari direnak diskriminatzen dituela San Markok, Gipuzkoako erraustegi berriaren bultzatzaile handienak.
2018ko apirilean ARGIAk plazaratu zuenez, Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalek urtez urte auzitara jo behar izan dute San Marko honek, EAJ eta PSEko hautetsiek kontrolatzen duten zuzendaritzarekin, bere aurrekontuetan kaltetzen dituelako gaikako bilketa egoki egiten ez duten herriak eta hauek ekonomia zirkularraren alde aspalditik eginda daukaten hautua. Oiartzungo alkateorde Eneritz Arbelaitzek orduan esan zuenez, justu alderantzizkoa bultzatu behar da: “Ezinbestekoa da ondo egiten ari direnak saritzea eta gaizki egiten ari direnak zigortzea, saritu ala zigortu, baita ekonomikoki ere”.
Orduan hiru udalerrietako agintariak baloratzen ari baldin baziren auzitegiei haiei arrazoi eman eta baliogabetu izana San Marko mankomunitatearen 2014, 2015 eta 2016ko aurrekontuak, orain jakin berri da 2017ko aurrekontuak deusetan geratu direla. Hernani, Oiartzun eta Usurbilen hondakinen atez ateko bilketa dago indarrean, eta halere, San Markoko agintariek haiei ere kobratzen dizkie mankomunitateko gainerako udaletan hondakin organikoak jasotzeko erabiltzen dituzten edukiontzien erosketa eta mantenimendu gastuak. Inon ez bezala, mankomunitateak ez die laguntzen ondoen ari diren udalei beren lana hobeto egiten eta, aldiz, okerrago egiten duten udalen gastuak ere haiek partekatu arazten die.
Mattin Aldaia eta Koro Etxeberria Hernaniko zinegotziek (EHBildu) Naizi esan diotenez, 2017an San Markoko agintariek amarru bat asmatu eta bostgarren edukiontziengatik fakturak bidaltzea etenda, garbiguneen erabileragatik kobratu zieten... baina hiru udaloi bakarrik, ez gainerako besteei. Horixe da orain EAEko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo eta 2017ko aurrekontuak baliorik gabe utzi dituen erabakia.
San Marko atez ateko herriei egiten ari zaien presio ekonomikoa handia da, zinegotziok salatu zutenez. Hernaniri ezarritako zigorraren kopuru bat azaldu zuten: 2017an gehiegi zenbat kobratu zitzaien oraindik kalkulatu gabe dagoen arren, soilik 2014, 2015 eta 2016an San Markok legezkoa baino 91.797,41 euro gehiago kobratu zion Hernaniri.
Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]