Salatu dute lau lagun etxegabetu dituztela Bilbon, pisua funts putre baten esku uzteko

  • AZET Etxebizitza Sindikatuak ohartarazi du Bilboko San Frantzisko auzoa “marjinatua” izatetik espekulaziorako eta turismo industriarentzako “interesgune” izatera igaro dela. Auzoko lau bizilagunen etxegabetzea salatzeko eta informazioa emateko prentsaurrekoa egingo dute asteartean.


2022ko maiatzaren 30ean - 17:23
San Frantzisko auzoa, artxiboko irudi batean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Global Pantelaria” funts putrearen jabetza izatera pasatu da Bilboko San Frantzisko auzoko etxebizitza bat, eta, ondorioz, gutxienez lau pertsona etxerik gabe utzi dituzte maiatzaren 30ean, AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez. Horren aurrean, auzokideei antolatzeko deia luzatu die sindikatuak, zera ohartaraztearekin batera: “San Frantzisko auzo marjinal (eta marjinatua) izatetik kapital espekulatiboarentzat eta turismoaren industriarentzat interesgune izatera igaro da”.

Prentsaurrekoa egingo dute maiatzaren 31n, 19:30ean, San Frantzisko kaleko 45. zenbakian. Etxegabetzea salatu eta informazioa emango dute han.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!