Sailburu eta arduradun euskaldunak izenda ditzala eskatu diote 300dik gora kazetarik Jaurlaritzari

  • Euskal Herriko 40 hedabidetako 325 kazetarik Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskaraz hitz egiten duten sailburu eta arduradunak izenda ditzala. Besteak beste, kazetari lana ongi egiteko gakoa dela argudiatu dute publiko egindako manifestuan: "Kazetariari ezinbestekoa zaio notiziaren sorburura, protagonistengana eta arduradunengana jotzea. Arduradun horien betebeharra da, berriz, iritzi publikoari informazioa eta zehaztasunak ematea. Eta hori bi hizkuntza ofizialetan egitea. Kazetariaren betebeharra da galderak egitea; arduradun politikoen erantzukizuna, berriz, horiei erantzutea. Baita euskaraz ere". Manifestuak mezu hau du azken esaldi: "Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaie herritarrei".


2020ko abuztuaren 27an - 12:41

Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak azaldu du ekimena, prentsaurrekoan. Nabarmendu du oso tarte laburrean era guztietako komunikabideetako kazetariengandik jasotako erantzun azkarrak adieraz dezakeela urteetan metatutako beharra, "Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea onartu eta 38 urtera". Kazetari hauen artean badira hedabide publikoetan ari direnak, baita herri ekimenekoetakoan ere; era guztietako euskarrietakoak; eta baita nagusiki gazteleraz edo frantsesez hedatzen diren komunikabideetakoak ere.

Opor garaia izanik, oraindik manifestua sinatzeko aukerarik izan ez duten kazetariek horretarako aukera badutela adierazi du Otamendik (helbide honetara bidali behar dira izen-abizenak: sailburueuskaldunak@gmail.com).

Jarraian, Maite Artolak irakurri du manifestua.

 

Manifestua, osorik

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua

Manifestu hau sinatzen dugunok Euskal Herri osoko komunikabideetako kazetari euskaldunak gara, eta ondorengoa adierazi nahi dugu berdintasun defizit bat zuzentzea lortzeko helburuarekin:

Ezaguna da euskaraz lan egiten dugun kazetariok, euskaraz egite hutsagatik eta gure hizkuntzaren egoeragatik, urteetan iraun duen desberdintasun egoera batean ari garela lanean. Herritar guztion ardura da euskara normalizazio osora eramatea, baina zeregin horretan lehen mailako erantzukizuna daukate erakunde publikoek.

Informazioa zorrotz, egoki eta zuzen ematea da komunikazioan ari den profesional ororen egitekoa. Baita euskaraz dihardugun profesionalona ere. Horretan jartzen dugu gure lan, indar eta gogo osoa: gure irakurleei, entzuleei eta ikusleei lehen mailako informazioa helaraztea dugu helburu.

Une historikoak ari gara bizitzen hilabete hauetan. Inoiz baino beharrezkoagoa gertatu da komunikabideotako profesionalon lana. Oinarrizko jarduera da gurea, eta garrantzi ezinbesteko horren jakitun landu behar ditugu albisteak, egiazkotasunez eta eraginkortasunez. Funtzio hori bete ahal izateko, kazetariari ezinbestekoa zaio notiziaren sorburura, protagonistengana eta arduradunengana jotzea. Arduradun horien betebeharra da, berriz, iritzi publikoari informazioa eta zehaztasunak ematea. Eta hori bi hizkuntza ofizialetan egitea. Kazetariaren betebeharra da galderak egitea; arduradun politikoen erantzukizuna, berriz, horiei erantzutea. Baita euskaraz ere.

Euskaraz behar dugu informazioa, besteak beste, pandemiak eragindako azken neurriei buruz informatzeko, ezusteko gertakarien ondoko ekinbide ofizialak jakinarazteko eta hartzen diren erabakien berri gizarteari emateko. Ez dira aski euskarazko adierazpen irakurriak edota ardura gutxiagoko ordezkarien euskarazko bozeramailetza behartuak. Ez dira aski euskaraz ari garen komunikabideetako profesionalontzat, eta, batez ere, ez dira aski informazioa euskarazko komunikabideetatik jasotzen duten herritarrentzat.

Horregatik, Eusko Legebiltzarrak 1982an Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea onartu eta 38 urtera, datorren Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari eskatzen diogu euskaraz hitz egiten duten sailburu eta arduradunak izenda ditzala.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaio euskal kazetaritza profesionalari.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaie herritarrei.

Sinatzaileak
Alea:

Mirian Biteri

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute

Anakoz Amenabar

Mikel Buruaga

 

Aiurri:

Jon Ander Ubeda Goikoetxea

 

Anboto:

Aitziber Basauri Gandiaga

Maialen Zuazubiskar Gallastegi

Jone Guenetxea Arrinda

 

Argia:

Onintza Irureta Azkune

Mikel Garcia Idiakez

Jon Torner Zabala

Gorka Bereziartua Mitxelena

Estitxu Eizagirre Kerejeta

Urko Apaolaza Avila

Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai

Amaia Lekunberri Ansola

Zigor Olabarria Oleaga

Xabier Letona Biteri

Lander Arbelaitz Mitxelena

Axier Lopez

 

Berria:

Lander Muñagorri Garmendia

Mikel Lizarralde Okina

Jon Fernandez

Jakes Goikoetxea Izagirre

Julen Etxeberria Sabino

Ainhoa Oiartzabal Azketa

Uxue Gutierrez Lorenzo

Jokin Sagarzazu

Edu Lartzanguren

Iker Tubia Barberia

Ane Eslava Serrano

Ion Orzaiz Galarza

Unai Zubeldia Arruabarrena

Urtzi Urkizu

Jon Ordoñez Garmendia

Jone Bastida Alzuru

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Gorka Berasategi Otamendi

Iosu Alberdi Atxurra

Mikel Peruarena Ansa

Aitor Manterola

Mikel Rodriguez Landa

Jone Arruabarrena

Ainhoa Larretxea Agirre

Garikoitz Goikoetxea

Arantxa Iraola

Gotzon Hermosilla

Imanol Magro Eizmendi

Iñigo Astiz

Natalia Salazar Orbe

Maite Asensio Lozano

Arantxa Elizegi Egilegor

Patxi Huarte (Zaldieroa)

Julen Aperribai

Jon Olano Urain

Amagoia Mujika Tolaretxipi

Iñaki Etxeleku

Joana Ibargarai

Joanes Etxebarria

Ainize Madariaga

Oihana Teyseyre Koskarat

Enekoitz Telleria Sarriegi

Maddi Ane Txoperena Irribarren

Edurne Begiristain Iturritxa

Ekhi Erremundegi Beloki

Martxelo Otamendi Egiguren

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Iñaki Petxarroman Gutierrez

Nagore Rodriguez

Ainara Arratibel Gascon

Igor Susaeta

Jon Ander de la Hoz

Itziar Ugarte Irizar

Maider Galardi Fernandez de Agirre

Irati Urdalleta Lete

 

Bilbo Hiria Irratia:

Ane Zabala

 

Bizkaia Irratia:

Izaskun Ellakuriaga

Alfre Elgezabal

Asier Txakartegi

Rosi Guarrotxena

Ainhoa Llona

Mikel Astelarra

Miren Ezkurra

 

Eldiario.es:

Iñigo Aduriz Mulas

 

El Diario Vasco:

Nerea Azurmendi Zabaleta

 

Elhuyar:

Bego Zubia Gallastegi

Ana Galarraga Aiestaran

 

Eitb.eus

Eider Jauregi

Beñat Lizaso Garcia

Idoia Alberdi Etxaniz

 

Esan Erran Irratia:

Itziar Perez Argomaniz     

 

Euskadi Irratia:

Itziar Aranguren Sanz

Itxaso Martin Zapirain

Garbiñe Uria Arruti

Maite Alustiza Gorria

Pilar Goia Amonarriz

Mertxe Etxeberria Iparragirre

Iratxe Etxebarria

Ane Zuazubizkar Iñarra

Urtzi Gartzia Goieaskoetxea

Olaia Urtiaga Etxeberria

Nagore Telleria Eizagirre

Arantxa Arza Lasa

Miren Altuna

Izaro Insausti Barandiaran

Amaia Portugal Gonzalez

Oihane Perez Ibarguren

Jon Artano Izeta

Joxe Mari Apaolaza

Ramon Santxez Zabaleta

Xabier Murua

Joxe Juan Ugalde Ordoki

Maite Artola Sarobe

Iñaki Guridi Ormazabal

Iñigo Alustiza Gorria

Manu Etxezortu

Gari Udabe Pagola

Jone Larrañaga Rodriguez

Oihane Yustos Alejandro

Gorka Otaegi Uriya

Alba Cabrera Jauregi

Imanol de la Varga Urzelai

Zuriñe Etxebarria

Arritxu Iribar

Ane Albisu

Xiker Esnal Altuna

Iñaki Esnal Altuna

Arantxa Agirre Etxeberria

Tamara Ferrari Martinez

Lierni Ibargutxi Gisasola

Ainhara Zuazabeitia Alkorta

Oihane Egurtza Indakoetxea

Andoni Urbistondo Aranburu

Lourdes Arrizabalaga Gereñu

Unai Iradi Sarasola

Ester Murelaga Sesma

Mailu Odriozola Odriozola

Jon Aizpurua Barandiaran

Asier Fernandez Mindegia

Amaia Eneterreaga Etxegia

Eneritz Aulestia Mutiozabal

Asier Odriozola Gonzalez

Arantxa Irastorza Armendariz

Igotz Alkorta Irastorza

Eneritz Gorrotxategi Zuaitz

Nekane Peñagarikano

 

Eusko Irratia:

Urko Aristi

 

Euskal Herria Irratia:

Reyes Illintxeta Jimenez

Pello Argiñarena Urriza

Juan Kruz Lakasta Zubero

 

Euskal Irratiak:

Jose Luis Aizpuru

 

Euskal Telebista:

Oihane Malkorra Tolosa

Dani Martirena Indart

Aiert Arieta-araunabeña Asporosa

Oihana Sarasola

Mikel Yarza Agirregomezkorta

Edu Mendibil Garate

Elena Azpeitia Egaña

Garbiñe San Miguel Larrañaga

Andoni Arratibel Galarza

Jon Ander Gorospe

Xabier Zaldua Olabeaga

Karmele Hernandez

Andoni Basabe

Jon Asla Uria

Xabier Urteaga Barriocanal

Itziar Mena Sandonis

Juanan Argoitia Urkiola

Xabier Euzkitze

Nerea Iriarte Okiñena

Iñigo Lezertua Uranga

Fermin Aramendi Arana

Itsaso Muñoz

Nerea Reparaz

Klaudio Landa

Iban Garate

Joseba Elorza

Yolanda Mendiola

Aritz Legarreta-Etxebarria Eguskiza

Juanan Legorburu Aranburu

Alfontso Arroio Monasterio

Koldo Aldalur

Anartz Agirre Madariaga

Ilaski Serrano Urkidi

Xabier Andueza

Xabier Usabiaga

Iñigo Aiestaran

Ibon Idigoras

Miren Josu Arrazola Hernandez

Araceli Loinaz Eizaguirre

 

...eta kitto!:

Jose Luis Gorostegi Aranguren

Ekhi Velar Errasti

Silbia Hernandez Arrazola

Ana Aizpurua Rubio

Jose Luis Gorostegi Aranguren

 

Gara / Naiz:

Mikel Jauregi Artola

Xole Aramendi

Isidro Esnaola Herrero

Ion Salgado

Nagore Belastegi Martin

Ane Urkiri Ansola

Ramon Sola Ayesa

Iñaki Soto Nolasko

Ruben Pascual

Gaztea irratia:

Julen Telleria Lopetegi

Antton Telleria Lopetegi

Ainhoa Vitoria Mondragon

Egoitz Txurruka Gallo

Alexander Padilla Lopez

 

Gaztezulo:

Gaizka Izagirre Brosa

Jaione Dagdrommer Marques

Ane Urrutikoetxea Bayon

 

Goiena Komunikazio Taldea:

Xabi Gorostidi

Eneko Azkarate

Uxue Igarza

Maialen Santos

Maider Arregi

Jokin Bereziartua

Xabi Urzelai

Imanol Beloki

Miren Arregi

Itziar Larrañaga

Larraitz Zeberio

Mireia Bikuña

Julen Iriondo

Josu Bilbao

Mirari Altube

Iban Arantzabal

 

Goierriko Hitza-GoiBerri:

Loinaz Agirre Elkoroberezibar

Arkaitz Apalategi Arin

Andrea Aranburu Goienetxea

Ane Garmendia Agirre

Kerman Garralda Zubimendi

Iñaki Gurrutxaga Cacho

Aimar Maiz Morea

Tere Madinabeitia Agirre

Ariane Vierbucher Iturbe

Asier Zaldua Urretabizkaia

 

Guaixe:

Alfredo Alvaro Igoa

 

Hala Bedi irratia:

Jon Hidalgo

Naiara Perea Cuerda

Gixane Moragues Saitua

Aimar Gutierrez Bidarte

 

Hamaika Telebista:

Beñat Zarrabeitia

Iker Elorriaga illera

 

Hiruka:

Unai Brea

 

Irutxuloko Hitza:

Inaxio Esnaola Aranzadi

Irati Salsamendi Lozano

Iñaut Gonzalez de Matauko Rada

Beñat Parra Rodriguez

Nerea Lizarralde Rodriguez

Maite Reizabal Arregi

 

Jakin:

Lorea Agirre Dorronsoro

Xabier Eizagirre

Miren Rubio Iturria

 

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza:

Lore Bengoetxea Ibazeta

Asier Alkorta Bengoetxea

Nerea Bedialauneta Alkorta

Eider Mugartegi Urizarbarrena

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu

Olaia Zabalondo Dominguez

Aintzina Monasterio Maguregi

Oihana Cabello Elorriaga

Ane Maruri Aransolo

 

Naiz Irratia:

Hegoi Belategi Pumar

Oihana Azkue Sarasola

Ainara Rodriguez Zalakain

Iker Gurrutxaga Zubimendi

Oinatz Aizpuru Lopez

Maite Bidarte

Eider Olazar Elduaien

Ion Telleria Barrena

 

Noticias de Gipuzkoa:

Oihana Prado

Jorge Napal

Naiara Puertas

Arantxa Lopetegi Algorta

 

Oarso-Bidasoko Hitza:

Rebeka P. Ruiz

Ikerne Zarate Gartziarena

Erik Gartzia Egaña

Imanol Saiz Gomez de Segura

Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna

Urko Etxebeste Petrirena

 

Pikara Magazine:

June Fernandez

 

Radio Euskadi:

Idoia Jauregi Pikabea

Galder Perez

Goizalde Landabaso-Etxeberri

Olatz Arriola-Bengoa Ortega

Joseba Martin Matos

Iñaki Larrañaga Aizpurua

Imanol Manterola Beizama

Mikel Saez Bañares

 

Sustatu:

Luistxo Fernandez

 

Ttipi-Ttapa:

Aitor Arotzena Albizu

Nerea Bazterrika Loiarte

Eneritz Iraola Odriozola

Gurutze Pikabea Iribarren

 

Tolosaldeko Ataria:

Imanol Garcia Landa

Naiara Roldan de Aranguiz Jimenez de Aberasturi

Rebeka Calvo Gonzalez

Itzea Urkizu Arsuaga

Jon Miranda Labaien

Irati Saizar Artola

Josu Artutxa Dorronsoro

Leire Carrasco Vaz

Iñigo Terradillos Gaztañaga

Eneritz Maiz Etxarri

 

Urolako Komunikazio Taldea:

Onintza Lete Arrieta

Maria Maia Manterola

Amaia Urbieta Arruti

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Maialen Etxaniz Cantos

Olaia Juaristi Zabala

Julen Imaz Rego

Andoni Elduaien Soraluze

Gorka Eizagirre Goikoetxea

Nerea Uranga Bastarrika

 

Zuzeu:

Anartz Bilbao Loiola

Beñat Hach Enbarek Irizar

Amaia Rojo Sierra

 

Ekoizpen etxeetan:

Irati Sarasua Arabaolaza

Fermin Etxegoien Uribeetxeberria

 

Beste hainbat:

Asier Perez-Karkamo Herran

Leire Palacios Egiguren

Onintza Enbeita


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude