Ruandako genozidioan Frantzia konplize izan zela dio ikerketa berri batek

  • 800.000 pertsona hil zituzten Ruanda 1994an, Hutuek Tutsisen aurka eginiko gerra etnikoan. Genozidiotzat jotzen den gertakarian, Frantziako Estatuak zerikusi zuzena izan zuela azpimarratzen du AEBtako  Cunningham Levy Muse abokatuek,  AlJazeerak jaso duenez: Frantziako Gobernuak baimenduta, hainbat militar frantsesek Ruandako genozidioaren erantzuleei armak ematen zizkietela ondorioztatu dute, besteak beste.


2017ko abenduaren 14an - 10:22
2006ko azaroaren 23an, ruandarrek manifestazioa egin zuten Kigalin Frantziaren konplizitatea salatzeko 1994ko genozidioan.

Ikerketak zehazten duenez, genozidioa gauzatu zuten buruak epaituak izan ez zitezen ahalbideratu zuten Frantziako hainbat agintarik. Gainera, Ruandako enbaxadan lan egiten zuten funtzionario frantsesek  genozidioaren arduradunei  babesa ematen zietela ere ebatzi dute. Egileek diote sarraskiaren ostean eratu zen gobernu berria Frantziaren laguntzarekin sortu zela eta badirela hori frogatzen duten agiriak.

“Gardentasun faltagatik” eta “egia ez esateagatik”, txostenaren egileek gogor kritikatzen dute Frantziako Gobernuak Ruandan gertatutakoaz 1998an egin zuen ikerketa bat: Frantziaren eta genozidioaren buruen artean harremanik ez zela zioen, baina ikerketa berri honek lotura uste baino estuagoak zela zehazten du: “Frogak argiak dira eta hori frogatzen duen testigantzak ere bildu ditugu”, diote abokatuek.  

Kontsultatu txostena osorik PDFan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ruanda
Ruandako genozidioa
Frantziak bere ardura onartu du

Emmanuel Macron Frantziako lehendakaria Ruandan izan zen iragan maiatzaren 27an eta 1994ko genozidioan bere herrialdeak izandako erantzukizuna onartu zuen. Hutu etniako muturreko gobernuak tutsi etniako 800.000 pertsonen hilketa antolatu zuen. Frantziako agintari nagusienen... [+]


Ruanda: genozidioaren 25. urteurrena dela eta

Duela 25 urte, 1994ko apiriletik uztailera iragan zen Ruandako Tutsien genozidioa: hiru hilabetez, milioi bat presuna, Tutsi edo Hutu moderatu, erail zituzten Hutu erradikalek. Geroztik, bizirik atera zirenek etengabe lan egin dute egia osoa bilatzeko, garai hartako goi-mailako... [+]


2016-10-17 | Unai Brea
Ekologisten zalantzak HFC gasak murrizteko nazioarteko akordioaren aurrean

HFCen ordez beste substantzia kutsatzaile batzuk zabalduko ote diren kezka agertu du Greenpeacek, eta alternatiba naturalak sustatzeko eskatu du.


Eguneraketa berriak daude