Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz hil zela esan zuen garai hartako Segurtasun sailburu Juan Mari Atutxak.
Zarraren familia 2023ko urtarrilean bildu zen balorazio batzordearekin eta martxoaren erdian izan du haren erantzuna: Rosa Zarra gomazko pilotak sabelean eragindako zaurien ondorioz hil zen. Oraindik, alabaina, familiak batzordearen jakinarazpena besterik ez du jaso eta balorazio txostena datorren astean jasoko du.
Rosa Zarra 1995eko ekainaren 30ean hil zen, Donostiako Ospitalean, zortzi egun ondoren. Gertaerak ekainaren 22an hasi ziren, Donostiako Amara Berri auzoko Bakearen Usoaren ondoan. Euskal gizartean giro gogorra bizi zen orduan: batetik, maiatzaren 8an ETAk José María Aldaya enpresaria baitu zuen, eta hori salatzeko bilkura bat zegoen aipatu plazan, Anoetako estadioaren inguruetan.
Aurreko egunean, maiatzaren 21ean Joxi Lasa eta Joxean Zabalaren gorpuak iritsi ziren Tolosara eta ehorzketaren unean Ertzaintzak oso karga bortitza egin zuen han bildutakoen aurka. Hura salatzeko, ezker abertzaletik antolatutako Euskal Herria Askatu ekimenak bilkura bat deitu Usoaren plazan, astero Aldayaren askatasuna eskatzen zutenaren inguruan. Garai hartan oso ohikoak izan ziren manifestazio eta kontramanifestazio bilkura horiek, askotan aurrez aurre eta tentsio handiarekin.
Maider Irazusta Rosa Zarraren alabak Berria-n kontatu duenez –orduan 22 urte zituen–, egun hartan euren aita, Xabier Irazusta, Euskal Herria Askatuk deitutako manifestaziora joan zen, eta bera eta ama kafe bat hartzera. Ondoren joan ziren manifestazioaren amaierara, aitarekin elkartzera. Bitartean, Ertzaintza Euskal Herria Askatuko ekitaldian bildutakoei Oldartu zitzaien.
Maider Irazustak Hitza-ri adierazitakoaren arabera, 30 bat lagun inguruko arkupe batzuetan ziren, haien artean bera ama-aitarekin: “Lasai geunden. Istiluak beste leku batean zeuden. Halako batean bi ertzain agertu ziren, baina ez ziren beltzak, alkandora urdinekoak ziren. Espaloitik zortzi edo bederatzi metrora zeuden, eta bat-batean tiro hotsa entzun nuen. Orduan Rosi lurrean ikusi nuen”.
Pilotakadak sabelean eman zion Zarrari eta Donostiako Ospitalera eraman zuten senideek. Ertzaintzak ez zion laguntzarik eskaini. Ospitalean ikusi zuten ubeldua zuela sabelean, baina ezer ikusi ez ziotenez etxera bidali zuten. Ekainaren 25ean berriz ospitaleratu zuten eta ebakuntza egin zioten. Orduan ikusi zuten heste lodia geldirik zuela eta infekzio bat zabalduta. Zaintza intentsiboetan sartu, baina ekainaren 30ean hil zen, 58 urterekin.
Bertsio kontrajarriak heriotzaz
Gizartean eztabaida handia egon zen gaiaren bueltan. Zarrak giltzurruneko transplante bat izan zuen lehenago, baina alabaren esanetan sasoi hartan ongi zebilen osasunez. Familiak salaketa jarri zuen, baina Espainiako Toxikologia Institutuak ondorioztatu zuen ezin zirela pilotaka eta heriotza lotu. Epaileak irailean artxibatu egin zuen auzia, familiarentzat oso mingarria izan zen ondorioarekin: “Kolperik gabe ere berdin hil zitekeen zortzi egunen buruan”. Juan Mari Atutxa sailburuak ere bat egin zuen epailearen balorazioarekin.
Ordura arte Zarraren nefrologoa izan zen Alex Elosegiren ikuspegia, aldiz, arras desberdina izan zen eta bete-betean lotu zituen pilotakada eta heriotza: “Kolpeak tronbosi bat eragin zion arterietan, eta horrek, batetik, kolona zulatu zion, eta, bestetik, shock septiko bat eragin». Bere ustez, “gertaerak nola izan ziren ikusirik, guztiz normala da pentsatzea pilotakada izan zela Rosa hil zuena”. El periodista Canalla webgunearen honako loturan irakurri daiteke bere gutun osoa. Orain auzia aztertu duen Balorazio Batzordeko forentsea Paco Etxeberria izan da.
Familia pozik
Maider Irazustak dioenez, erabakiak luze jo du eta orain familia ezustean harrapatu du, baina etxean oso pozik daude aitortzarekin, hori baitzen behar zutena. Mina agertu du, halaber, urte hauetan guztietan haiengana Eusko Jaurlaritzako inor ez zaielako agertu ezer adieraztera, ezta Donostiako alkate Eneko Goia ere, eta hori “are eta mingarriagoa da”, hura ezagun dutelako.
Familiak Eusko Jaurlaritzaren aitortza ekitaldiren bat ere nahiko luke, nahiz eta ez dakiten gertatuko den. Ikusi beharko da, halaber, Ertzaintzak zer dioen. 2021ean Ertzaintzako Esan sindikatuak EITBren albiste bat zuzendu erazi zuen hartan Zarra pilota batek hil zuela zioelako. Sindikatu honek eskatu izan du Ertzaintzak berriz erabili ahal izatea 2013tik debekatuta dauden gomazko pilotak.
Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".
Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.
Poliziaren indarkeria erregistratzen ditu Donostiako Txago kolektiboak. Berriki 2024 urteko Karrikaratu txostena aurkeztu du, zeinean jasotzen diren Poliziaren indarkeria formak, estrategiak, ezaugarri nagusiak, edo jo puntuan dituzten herritarren tipologia. 156 esku hartze... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.