"Rockeroen zeinuarekin agurtzeagatik" Mozal Legea aplikatu dio Ertzaintzak Bilboko tabernari bati

  • Ekainaren 23an, Bilboko Alde Zaharreko lagun bat "Rokanrrol!" oihukatuz eta rockeroen zeinu ezagunarekin agurtu ostean hainbat ertzainek identifikatu eta isuna jarri diotela jakinarazi du Bilboko tabernari batek.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko ekainaren 28a

Julen Orbeak Uriolan azaldu du gertakaria. Bere esanetan, beti bezala aipatu keinuarekin agurtu zuen lanean zen laguna eta ertzainek beraien aurkako iraina zelakoan identifikatu egin zuten beranduago.

Azalpenik eman gabe kalera atera zutela salatu du, eta irain eta mehatxuak jaso zituela. Mozal Legea gisa ezgutzen den Herritarren Segurtasuna babesteko 4/2015 Lege Organikoaren 14. artikulua urratu duela jartzen du jasotako isunean. Ezrtzaintzaren idatziaren arabera ez dute "duda izpirik" furgonetari egin ziola "adarren keinua".

Hainbat bizilagun eta tabernarik egoera ikusi ostean elkartasuna erakutsi diotela adierazi du, eta horregatik animatu da egoera kontatzera. gorarrokanrrola@gmail.com helbidea sortu du, herritarren ekarpena jaso eta salaketa kanpaina bat hasteko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Mozal legearen mehatxua  |  Ertzaintza  |  Bilbo

Mozal legearen mehatxua kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-03 | Axier Lopez
Lander Arbelaitz Mitxelena
"Kazetaritzan garai zailak datozela dirudi"

2018ko maiatzaren 21ean, Donostiako kaleetan, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek hizkuntza eskubide urraketa baten berri eman izana “iraintzat” jo dute bi ertzain erdaldunek. Ertzaintzak barkamena eskatu du egun horretan gaizki jokatzeagatik eta ARGIAk euskaltzale eta kazetarien babesa jaso du egindako lanagatik. Halere, martxoaren 20an, berriro ere, hedabide batek kazetaritzaren eta informazio askatasunaren defentsa egin beharko du epaitegietan.


2019-02-28 | ARGIA
Errepresioaren eta gizarte-protestaren kriminalizazioaren kontrako jardunaldiak Bilbon

Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataformak antolatuta, martxoaren 29tik 31ra bitartean egingo dira jardunaldiak, Santutxuko Karmela Bizirik gune autogestionatuan.


2019-02-27 | ARGIA
Fined for Graffiti against Romantic Love

Accused of painting graffiti against romantic love on the evening before February 14th in Donostia (Basque Country), three young people have been punished under the Gag Law.  As well as complaining about how they were treated by the police, they have told Basque magazine ARGIA that they are not going to pay the fine. “The Gag Law, the police's attitude and other things which are happening are unacceptable. Which is why these people are going to refuse to pay the fine as an act of... [+]


2019-02-19 | ARGIA
Maitasun erromantikoaren aurkako pintaketak egitea egotzita hiru pertsona Mozal legeaz zigortu dituzte

Otsailaren 14aren bezperan maitasun erromantikoaren aurka Donostian pintaketa batzuk egitea egotzita Mozal Legeaz zigortu dituzte hiru gazte. Poliziaren tratua salatzeaz gain, ez dutela isuna ordainduko adierazi dute ARGIAra bidalitako oharrean. "Mozal legea, poliziaren jarrera eta ekintzak onartezinak dira. Horregatik, pertsona hauek uko egingo diote isuna ordaintzeari, desobedientzia moduan eta estatu zapaltzailearekin inondik inora ez kolaboratzeko".


2019-02-05 | ARGIA
ARGIA salatu dute bi ertzainek hizkuntza eskubide urraketa batez informatzeagatik

22125 eta 23044 gisa identifikatu diren bi ertzainek salaketa jarri dute Donostiako Instrukzioko 2. zenbakiko epaitegian, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzen aurka, joan den maiatzaren 21ean Donostian pertsona bati hizkuntza eskubideak nola urratu zizkioten grabatu eta zabaltzeagatik. “Irainak” egotzita bide penaletik salaketa jarri diote eta martxoaren 20an Donostiako epaitegian deklaratu beharko du kazetariak. Ertzaintzak uztailaren 27an sinatutako gutun batean barkamena eskatu... [+]


Hizkuntz Eskubideen Behatokiak isuna gaitzetsi du
"Ertzaintzak eskubideak urratu dizkion herritarrari isuna jarriko diote? Hau ezin da horrela geratu"

Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik Ertzaintzak identifikatu zuen pertsona Mozal Legeaz zigortu dute. Astelehen goizean jakinarazi du Ernaik albistea. "Hau ezin da horrela geratu", salatu du Hizkuntza Eskubideen Behatokiak.


2019-01-28 | ARGIA
Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik Ertzaintzak identifikatu zuen pertsona Mozal Legeaz zigortu dute... gaztelania hutsez

Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik pertsona bat identifikatu zuen Donostian Ertzaintzak maiatzean. Hilabete batzuen buruan, Mozal Legea aplikatu eta 600 euroko isuna jarri diotela jakinarazi dute. Gutuna gaztelania hutsean bidali diote. Eztabaida hartan gertatu zena grabatuta geratu zen ARGIAren bideoan.


2019-01-26 | ARGIA
Jaizkibel konpainiako kideek ez dituzte ordainduko Jaurlaritzak Mozal Legearekin jarritako isunak

Hondarribiko Alardeko Jaizkibel konpainia parekideak ostiral arratsaldean jakinarazi du ez dituela ordainduko Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak Mozal Legea erabiliz konpainiako bi kideri ezarri dizkien isunak.


2019-01-22 | ARGIA
Jaizkibel konpainiari isunak jarri dizkio Jaurlaritzak Mozal Legea erabiliz

Hondarribiko Alardeko Jaizkibel konpainia parekideak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak isunak jarri dizkie konpainiako bi kideri.


900 euroko isuna jarri dio Bilboko Udalak euskaltzale bati, udaltzainei euskaraz egin zielako

Mozal Legea aplikatuta 900 euroko zigorra jarri dio Bilboko Udalak Arkaitz Zarraga euskaltzaleari. Abuztuaren 27an udaltzain batek identifikatzeko eskatu zion eta Zarragak euskaraz hitz egiteko eskubidea zeukala esan zionean, eztabaida izan zuen agentearekin eta isuna jarri zioten. Gertakaria salatu zuenean, oihartzun handia izan zuen, baita udalaren erantzun gogorra jaso ere.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude