2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen udaltzainaren aurka.
Ahotsa.info-k kereila kriminala aurkeztu zuen 2022ko azaroan, Iruñeko udaltzain batek hedabideko kazetari bati salaketa faltsua egin ziolako. Nafarroako Probintzia Auzitegiak artxibatu egin du kereila.
2021eko ekainean du abiapuntua gatazkak. Ahotsako kazetari batek protesta batean udaltzainak izandako esku-hartzea grabatu zuen. Orduan, agenteak kazetaria salatu zuen Mozal Legea erabilita, poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik. Udalak espedientea ireki zion kamerari, eta 600 euroko isuna ezarri zion. Espedienteak ziurtatzen zuen, besteak beste, kazetariak adin txikikoak erabili zituela ekintzan, mozorrotuta zihoala eta indarkeria erabili zuela. Gainera, udaltzainak leporatu zion "Espainiako legeekin ipurdia garbitzen dut" esan izana.
Kazetariak alegatu egin zuen, eta grabatutako bideoa bidali zion udalari. Bertan ikusten denez udaltzainaren akusazioak faltsuak direla, haren kontrako neurriak hartzeko eskatu zuen.
Udalak kazetariaren kontrako zigorra artxibatu egin zuen. Agentearen aurkako espedienterik ez zuen ireki, ordea. Orduan jarri zuen Ahotsak kereila auzitegian, udaltzainari agiriak faltsutzea leporatuta kazetariaren aurkako salaketak larriagotzeko asmoz.
Udaltzainak epaitegian deklaratu zuen eta epaileak kasua artxibatu zuen. Berriz ere errekurritu zuten, eta oraingoan Nafarroako Probintzia Auzitegiak berretsi egin du artxibatzea.
Ahotsa.info-ren adierazpenak
"Agente batek dokumentu ofizial batean adierazpen faltsuak egiteak ez du ondoriorik izan, ez baitu zigorrik jaso. Hori bai, auzitegiak argi utzi zuen kazetariaren aurkako zigorra gauzatu ez bazen, salaketa artxibatu egin zelako izan zela, hain zuzen ere, agentearen kontakizuna desmuntatzen zuten irudiak zeudelako. Ahotsa.info-ko kamerak bideoa grabatu izan ez balu, inolako zalantzarik gabe, Poliziaren bertsioan oinarritutako zigorra ordaindu beharko zukeen kazetariak", salatu du Ahotsak kereilaren artxibatzearen harira.
Ariane Lavrilleux kazetariak 2021ean argitaratu zuen informazioaren arabera, Frantziak gutxienez hemeretzi bonbardaketatan hartu zuen parte 2016-2018 urteen artean Egipto eta Libia arteko mugan. Kazetariaren etxea miatu eta atxilotu egin du Poliziak, galdeketa egiteko... [+]
Urte bat eta zazpi hilabete pasa dira 2022ko otsailaren 28tik. Ikasturtearen erdialdea pasata, gabonak ere bai, beroki, jertse eta barruko kamiseta, zailtasunak izango zenituen garbi jantzita joatea, garbigailuen maiztasuna, arropa zintzilikatu, jaso (plantxatu ez), plegatu eta... [+]
2022ko otsailaren 28an Polonian atxilotu zutenetik espetxean jarraitzen du kazetariak. Poloniar, espainiar eta euskal agintariei “kasua argitzeko” eskatu diete senitartekoek, baina salatu dute ez dutela “erantzun zehatzik” jaso. Borrokatzen eta... [+]
La Jornada hedabidean lan egiten zuen, Mexikoko egunkari nagusienetakoa. Bere gorpua Nayarit estatuan aurkitu dute, desagerpenaren salaketatik egun gutxitara.
Mendebaldeko multinazional batek “hirugarren mundutzat” hartzen duen lurralde bateko aberastasun naturalak ustiatzen ditu masiboki. Enpresarentzat dirutza, han bizi direnentzat kutsadura eta askotariko arazoak. Zenbat aldiz entzun dugu istorio hau? Oraingoan ordea,... [+]