Robokoop, eskaintza faltsuak Marokok Mendebaldeko Saharari egiten dion lapurreta salatzeko

  • Denda berri bat ireki dute Gasteizko Dendaraba gunean, Marokok beste herrialde batzuekin batera aurrera eramaten duen espoliazioa salatzeko eta jendartea kontzientziatzeko. Prezio faltsuak ditu dendak, “baina eguneroko lapurreta handiagoa da”. Sarean ere webgunea zabaldu dute: www.robokoop.com

Hala Bedi @halabedi
2017ko abenduaren 14a

Gabonetako kontestuan, etengabekoak dira erosketak, etengabekoak eskaintzak. Eta Saharako herriari elkartasuna adierazteko moduen ere ez dute mugarik.

500€ balio dituen ‘iPhone X’, 180€-ko ‘Play Station 4’-a edo 4.500€-ko ‘Kawasaki ur-motorra. Gasteizko Dendaraba gunetik pasaz gero, ateak ireki berri dituen denda berezi batekin egingo duzu topo: Robokoop. Atentzioa deitzen duten produktuak, atentzioa deitzen duten prezioak… baina gezurra da dena.

Exagerazio bat. Saharako herriak pairatzen duen egoera latza bezala. Gezur honek, baina, badauka bere zergatia: Marokok, beste herrialde batzuen konplizitatearekin batera, Mendebaldeko Saharan egiten duen espoliazioa beste modu batean salatzea.

Lapurtutako hainbat produktu salgai daudela iragarri dute robokoop.com webgunean

“Robokoop dendako eskaintzak faltsuak dira, baina lapurreta handiago bat burutzen ari da egunero Maroko Mendebaldeko Saharan”, azaldu dute. Sahara Gurea!-k, Arabako SEADen Lagunek, WSRW-k, Equipe Mediak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatzen duten gunea da Robokoop.

Baina, zergatik salaketa hau? Antolatzaileek azaldu dutenez, Europako auzitegiak Mendebaldeko Sahararen ondasunen salerosketa legez kanpokokatzat jo du. Are gehiago, Espainiak, gaur egun, lurralde honen arduradun adminsitratiboa izaten jarraitzen du. “Salatu nahi dugun espoliazio hau, Marokoko okupazio militarra justifikatzeko arrazoi nagusietako bat da”.

Hori dela eta, salaketaz gain, Robokoop guneak ere eskaerak ditu. Alde batetik, Espainiako Gobernuari Saharako herria babesteko eta autodeterminazio erreferenduma erraztea exijitzen diote. Bestetik, Gasteizko eta Arabako jendartea kontzientzia du helburu dendak.

Beraz, Eguberriko opariak erostea bada zure asmoa, ez joan Robokoopera. Ez dute ordenagailurik edo mugikorrik saltzen. Behin dendan sartuta, panel ezberdinek Mendebaldeko Sahararen egoera salatzen dute. Laguntzeko, bideo bat ere ikusteko aukera dago: denda berezi bat, salaketa eta kontzientziazioa helburu.

Kanpainarekin batera ondorengo bideoa zabaldu dute:


Albiste hau Hala Bedi Irratiak zabaldu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Mendebaldeko Sahara  |  Internazionalismoa  |  Gasteiz

Mendebaldeko Sahara kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-09 | Ander Leon
Lourdes Herrasti:
"Saharako deshobiratze prozesuari esker, hamaika militar marokoarren kontrako epaia abian da"

Euskal Fondoak diruz lagunduta, ekainaren bukaeran Sahara Askean hainbat deshobiratze egiten ibili da Hegoak, EHUk eta Aranzadik osatutako lantaldea. Antropologoa, historialaria, irakaslea eta talde horretako partaide den Lourdes Herrastik testuinguru historikoaz, teknikaz, arazoez, harresiaz, orainaldiaz eta etorkizunaz hitz egin digu.


2018-07-25 | Nahia Ibarzabal
Gdeim Izikeko preso sahararrek tratu krudela jasotzen dute kartzelan, kondena jaso eta urtebetera

Hemeretzi preso sahararrek zazpi urte baino gehiago daramatzate preso. Joan den uztailean izan zuten epaiketa eta hogei urtetik bizi osorako kartzela zigorrera kondenatu zituen Marokok.


2018-07-13 | Estitxu Eizagirre
Hassana Aalia
"Espainiako poliziak errefuxiatuak ere torturatzen ditu, mugetan"

1988an jaioa, Saharan. 2011tik bizi da Euskal Herrian, Bilbon lehenik eta egun Hernanin. Saharar Kontseiluko Giza Eskubideen Komiteko kidea da. Mintzo zaigu bere kasuaz, torturaz, Saharaz, paperik gabe bizitzeaz, gero eta polizialagoa den Europaz...


2018-04-29 | Miren Osa Galdona
Sahara
Hiru belaunaldi, muturreko lurraldean harrapatuta

Bederatzi egun motz gera daitezke lau hamarkadako korapiloaren muina ulertzeko. Sahararrek 42 urte daramatzate Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetan bizitzen eta hango errealitatea ezagutzeko asmoz 88 zumaiar bertaratu dira, Darahli Elkarteak antolatutako bidaian. Auzolanean, bi herrien arteko elkarlana bideratzea eta 16 urteko ikasle euskaldunek ikas-esperientzia aberasgarriaz gozatzea da helburua. Haiekin bidaiatzeko aukera izan dut.


2018-03-25 | Garazi Zabaleta
Saharako egarria asetzeko, emakumeek dute giltza

Jakina da gizakiok eta izaki bizidunok bizitzeko nahitaezko dugula ura. Nazio Batuen Erakundeak ere gizaki guztiok ura izateko dugun eskubidea txertatua du bere oinarrietan. Baina, nola bizi dute eskubide hori, esaterako, Hamadako desertu idorrean bizi direnek? Saharako errefuxiatu kanpamentuetan kalitatezko ura lortzeko zailtasunek erronka bihurtu dute herritar guztiek urerako sarbidea bermatua izatea. Horretarako laguntza lanean dihardu Arabako SEADen Lagunen Elkarteak.


Saharako gazteria ahalduntzen
MULTIMEDIA - erreportajea

Euskadiko, Nafarroako, Kataluniako eta Espainiako Gazte Kontseiluek Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatu zuten formakuntza ematera. Formakuntzaren helburua gazte kontseiluek elkartegintzan eta parte-hartzean egiten duten lana Saharako gazteei helaraztea zen eta hauek egunerokotasunean aurkitzen dituzten erronkei aurre egiteko tresnak ematea. Bidaiaren ondorioen laburpena da bideoa.


2018-03-06 | Urumeako Kronika
Hernanitik 6.528 kilo elikagai bidali dituzte Saharako kanpamenduetara

Maiatza aldera iritsiko dira kamioiak kanpamentuetaraino. Gipuzkoan 70 tona inguru bildu dira eta Euskadin 220, guztira sei trailer eta furgoneta.


2018-02-27 | ARGIA
Duela 42 urte aldarrikatu zuten Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa

1976ko otsailaren 27an Fronte Polisarioak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuen Bir-Lehlu-n.


2018-01-11 | Aiaraldea.eus
Elikagaiak jasoko dituzte Amurrion eta Laudion Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko

Eskoletan eta Amurrio eta Laudioko supermerkatuetan egongo dira janaria eta behar-beharrezko produktuak jasotzen.


2017-12-27 | Miren Osa Galdona
Sahararen aldeko euskal karabanaren kanpaina abian da

Piztu itxaropena lelopean, Sahararen aldeko material bilketa hasi da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herrik bat egin dute ekimenarekin eta urtarrila erdialdera arte janaria emateko aukera izango da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude