Rider Legea indarrean, enpresa banatzaile handiak hasi dira berau urratzen

  • Abuztuaren 12an sartu da indarrean Rider Lege berria Espainiako Estatuan, enpresa banatzaileetako langileak autonomo faltsua izateari utzi eta soldatapeko langile izatea eskatzen duena. Sektoreko enpresa handiek legeari erantzuteko bide ezberdinak iragarri dituzte. Hego Euskal Herrian 1.500 langile ingururi eragiten die legeak.


2021eko abuztuaren 13an - 06:32
Azken eguneraketa: 08:39

Maiatzaren 12an onartu zen Rider Legea, eta abuztuaren 12an sartu da indarrean. Ordudanik, banaketa enpresetako langileek ezin dute autonomoak izan, eta soldatapeko langileen eskubide berdinak dituzte: oporrak eta baimen ordainduak, edoskitzeak, lanaldi murrizketak eta gutxieneko soldata kobratzeko eskubidea… Banaketa enpresa handiek hasieratik kritikatu dute legea, eta estrategia ezberdinak iragarri dituzte beren langileen baldintza prekarioak mantentzeko. Baita legea urratzen dutenak ere, tartean.

Glovo, Deliveroo eta Uber Eats

Euskal Herrian hiru dira banaketa enpresa nagusiak: Glovo, Uber Eats eta Deliveroo.

Deliverook abuztu hasieran iragarri zuen Espainiako Estatutik alde egingo zuela, Rider Legearekin bere negozioa bideragarria ez dela argudiatuta. Oraindik ez du jarduna eten, ordea, eta bitartean orain arteko lan eredua mantenduko duela adierazi du publikoki, legez kanpokoa izanik ere. “Riderrek egungo modalitatearekin jarraituko dute autonomo gisa zerbitzuak ematen, eta eragiketek orain arte bezala jarraituko dute praktikan”, adierazi dio enpresak eldiario.es hedabiddeari.

Uber Eats janari banaketa enpresak azpikontrataziora jo du. Rider Legea indarrean sartu aurreko asteetan komunikatu die bere langileei abuztuaren 12tik aurrera ezin izango dutela autonomo bezala jardun, eta banaketa lanetan jarraitu nahi izanez gero hirugarren enpresetara bideratzen ditu.

Glovok iragarri du 2.000 langile kontratatuko dituela soldatapean, baina beste guztiek –%80a enpresaren datuen arabera– autonomo bezala jarraituko dutela. Langile autonomoaren eredu berri baten sorrera iragarri du, lege berria errespetatuko duena. Baina Rider Legea jada indarrean badago ere, eredu berri hori oraindik ez dago ezarria.

“Tranpa”

Klemen Celestino Glovoko langilea da. Nafarroan banaketa enpresak auzitara eraman zituen estreinako langilea da, eta baita LAB sindikatuko eta Riders X Derechos elkarteko kidea ere. Abuztuaren 12an Euskadi Irratian eginiko adierazpenetan azaldu du bi aste aurrerago Glovok jakinarazi ziela bi aukera emango ziela langileei: autonomo izaten jarraitu, edo soldatapeko langile bilakatu. Batetik, susmoa azaldu du soldatapeko lanaren baldintzak “oso prekarioak” izango direla. Bestetik, legea ez dela betetzen ari salatu du: “Gaur izan beharko luke gure lehen eguna asalariatu bezala, baina ez dugu ezer jaso”. Banaketa enpresak “tranpa” egiten saiatuko direla uste du Celestinok.

EHan, ostalaritza hitzarmena

Rider Legeak Hego Euskal Herriko 1.500 langile ingururi eragingo dio. Ekainean, akordioa egin zuten ELA eta LAB sindikatuek, Euskadiko Ostalaritza Federazioak eta Confebaskek, banaketa enpresetako langileka ostalaritza hitzarmenean sartzeko. Hori da lehen urratsa banaketa arloko langileen lan baldintzak hobetzen jarraitzeko, bi sindikatuen ustez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan eskubideak
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


Greba mugagabean daude Gasteizko Udaleko autobus zerbitzuko langileak

Lehen bi egunetan %100eko jarraipena izan du grebak TUVISAn, enpresa batzordearen arabera. Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Lan baldintzak eta zerbitzu publiko osoa hobetzea eskatzen dute langileek.


2023-12-11 | ARGIA
Astebeteko grebari ekin diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskola erlijiosoetan

Bost egunetik hirutan manifestazioak egingo dituzte hiru hiriburuetan. ELAren arabera, jarraipena %70ekoa izan da lehen egunean.


2023-11-27 | Hala Bedi
Michelinek 150 langile kaleratzeko mehatxua egin du

Enpresak komunikabideei filtratu die berria langileei eta batzordeari jakinarazi aurretik. Kaleratzeen iragarpena langileek eta LAB sindikatuak Michelineko zuzendaritzaren "deriba autoritarioa" salatu ostean etorri da.


Bost hilabetez kobratu barik egon ostean, Bizkaiko Correoseko langileek greba mugagabea abiatu dute

Correos posta-zerbitzuak garbiketarako azpikontratatutako Limpiezas J. Cordoba enpresako langileek salatu dute bost hilabete daroatzatela soldata kobratu barik eta, egoera konpontzeko neurririk hartu ez delakoan, greba mugagabera joatea erabaki dutela jakinarazi du ESK... [+]


Eguneraketa berriak daude