Remi Ayestaranen oroitarriaren aurkako erasoa salatu dute Amasa-Villabonan

  • Joan zen astelehenean, Remi Ayestaranen oroitarrian, esbastika bat margotu zuten. Eraso horren aurrean, Remi Gogoan plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute ostegunean.


2018ko uztailaren 27an - 09:37

"Eraso larria eta onartezina dela iruditzen zaigu eta gogor salatu nahi dugu". Horrela adierazi dute plataformako kideek, ehunka herritarren babesarekin gauzatutako agerraldian. Beraien ustetan, "elkarbizitzaz horrenbeste hitz egiten den garaian, eskuin muturrak herri honetako biktima bati egin dion eraso zuzena da".

Gainera, argi eta garbi utzi nahi izan dute, Amasa-Villabonan ez dituztela horrelako ekintzak onartzen. "Soberan daude beraiek, eta beraiek defendatzen dituzten ideiak".

Ondorioz, Remiren alde borrokan jarraituko dutela ohartarazi dute, eta ez direla probokazioetan eroriko. "Herri honen alde lan egin zuen beti, eta 2009ko uztailaren 31n ere halaxe ari zen!". 9 urte beranduago, errekonozimendua, egia eta justizia eskatzen jarraitu behar dutela adierazi dute; "eta ez dugu etsiko!".

Bestalde, gaur irakurritako testuarekin bat egiteko eskatu, baina Udal gobernuaren aldetik ezezkoa jaso dutela ere nabarmendu nahi izan dute, "Nahiago izan du bere gaitzespen mezua egin, baina idatzi horretan ez du Remiren biktima izaera onartzen".

Guzti honengatik, eta tradizioari jarraituz, justizia eskatzen jarraituko dute, aurten ere, uztailaren 31n, San Inazio egunean. Orduan, iluntzeko 20:00etan, leku berean elkartuko dira, Remiri omenaldia egiteko. Herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte bertara.

Elkarretaratzearen ondoren, esbastikak ez dituztela onartzen adierazteko, kartelak itsasten aritu dira herriko kaleetan.

 

Albiste hau Tolosaldeko Atariak zabaldu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Herriak faxismoa gelditu zuenekoaren lekuko den zubia Donostian

Loiolako kuartelen salerosketa behingoz sinatuta, udalak auzune berri bat sortuko du han. Beste esku hartze batzuen artean, kuartelen eta Loiolaren arteko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopo bat delako. Aurretik, ordea, komeni zubi esanguratsu horren historia errepasatzea.


Hilberria
Gilles Perrault idazle antifaxista zendu da

Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.


Eguneraketa berriak daude