PSE Gipuzkoako hondakinez Bildurekin akordioak bilatzeko prest

  • Denis Itxasok, PSEk Gipuzkoan Ingurumen gaietarako daukan arduraduna bera, urtarrilaren 22an prentsaurrean zehaztu ditu sozialistek une honetan daukaten jarreraren osagaiak.


2013ko urtarrilaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Prentsaurrekoan esanak paperezko egunkariek nork bere maneran azaldu dituzte biharamunean.  Berria (kronikarik osoena eskaintzen duena): “Biometanizatze planta egitea galdegin du PSEk”. Diario Vasco:  “El PSE recuerda a EH Bildu que ‘hay una mayoría política y social’ en contra del PaP”. Gara “PSE-Gipuzkoa asume que no habrá incineradora esta legislatura”; Noticias de Gipuzkoaren albisterik ez dugu aurkitu Interneten. El Mundok jarritako titulua Internetez irakur daiteke PPko hautetsi Ramon Gomez Uraldek twitterrez Denis Itxasori aurpegiratu diolako: “Los socialistas, dispuestos a pactar con Bildu aun sin incineradora. Están dispuestos a apoyar el puerta a puerta en los pueblos“.

Batek eta bestek argitaratutakotik, hona hemen Denis Itxasok eskainitako argudioei guk nabarmendu dizkiegun osagaiak:

- Sozialistek baietz, akordioak bilatzeko prest daudela, erantzun diote berrikitan EHBilduko ordezkariek, Joseba Permach buru, egindako eskaintzari.

- Bilduk zerbaitetan amore eman beharko duela negoziazioan. Berriaren arabera Itxasok esan du “Bilduk ezin duela bere proposamen guztiekin aurrera egin (…) eta gai batzuetan etsi egin beharko duela”. Garak hitzak zehazki bildu dizkio: “Itxaso remarcó que la coalición ‘tiene que dejar algún pelo en la gatera’”.

- Sozialistek aitortzen dute legealdi honetan ez dela eraikiko Zubietako errauskailua, baina ez dute onartuko errauskailuari betirako uko egitea.

- Zenbait egitura handi egin beharrekoak Bildurekin adosteko prest daude, zehazki biometanizazio planta [errauskailuaren alternatibatzat Donostiako sozialistek 2006an aipatu zutena].

- Gipuzkoako gizartearen gehiengoa Atez Atekoaren kontra dagoela eta hondakin organikoa 5. edukiontzian biltzearen alde, hala azaldu direla Gipuzkoako Batzar Nagusiak ere.

- Lezoko Mikel Arrizabalaga zinegotziarekin batera azaltzean, buruzagi sozialistak keinu nabarmena egiten die Atez Atekoaren kontra herrietan ari diren alderdikieei, alegia bateragarriak direla Bildurekin negoziaketan hastea eta birziklapen derrigortuaren kontra jardutea.

- PSEk Bilduri gogorarazi dio Txingudi mankomunitatea Gipuzkoako Hondakinen Partzuergotik kanpo uzteko egin duen ahalegina [une honetan auzitegietan dago gaia, aurreko legealdian Txingudi Partzuergoan legez kontra sartu zutelakoan], horretan keinu bat egin beharra iradokiz.

- Azken aldian gutxi aipatzen den puntu bat atera du mahaira PSEk, prentsaurrean Bilduri galdetu dionean ea nola egin behar dion aurre Zubietan errauskailua eraikitzeko hartutako zorrari [Bildu agintzera zetorren aurreko egunetan Partzuergoak, tartean PSEko ordezkarien botoz, sinatutako zorrari]. Xehetasun gehiagorik ezean, pentsatu behar da Gipuzkoako hondakinen korapiloa asko konplikatzen duen osagai honek garrantzia handia edukiko duela bi talde politikoen elkarrizketetan.

Ondoko egunetan ez da mugimendurik faltako afera honetan. Saiatuko gara denen albisteak ARGIAren Zero Zabor blogean txukun biltzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


2025-07-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]


Bergarako erraustegiari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]


Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


Eguneraketa berriak daude