Protestak eta epaiketa Gloucesterren, Urbaserrek ekainean piztu nahi duelako erraustegi berria

  • Estinction Rebellion mugimenduak egunotan bere protestak ugaritu ditu Gloucesterren Javelin Park erraustegiaren inguruetan. Udalaren kontratuarekin Urbaserrek eraiki duen erraustegia, urtean 200.000 tona inguru zabor nahasi erretzeko gai izango dena, ekain honetan bertan piztu nahi dute frogatan hasteko, udan erabat martxan egon dadin.


2019ko ekainaren 14an - 11:20
Extinction Rebellioneko jendeek Gloucesterreko erraustegiaren inguruko errepideak moztu dituzte ekainaren 11n. (Argazkia: Extinction Rebellion)

Britainia Handiko ingurumen-gatazka ezagunenetakoa da Gloucesterrekoa, herritarrek borroka luzea egin baitute Javelin Park erraustegi berriaren kontra, ARGIAk azalduta daukan moduan. Tartean, ingurumen eta osasun arazoak salatzeaz gain, gogor saiatu behar izan dute Urbaser eta agintarien arteko kontratuaren benetako agiriak eskuratzeko, ekintzaile batek egin zuen gose-greba  bat barne.

Honek eta Community R4C elkarteak epaitegietan egindako lanak eman zuen fruitua, hein batean bederen, eta agintariak behartuta aurkitu ziren erraustegiaren kontratuaren atal gehiago erakustera. Horrela, 2019ko hasieran Gloucesterreko herritarrek ezusteko mikatza batekin egin zuten topo: Javelin Park erraustegiaren kontratua erakutsi zutenean, ordura arte aitortutakoa baino 100 milioi libra garestiago kostako zitzaiela azaldu zen, agindutakoa baino %30 gehiago.

Hala eta guztiz, proiektuarekin aurrera jarraitu dute Gloucestershire konterriko agintariek eta Urbaser multinazionalak eta ekainean piztu nahiko lituzke Javelin Parkeko labeak. Horren kontra mobilizatzen ari dira Extinction Rebellion mugimenduko jendeak, erraustegiaren inguruko errepideak moztuz.

 

Extinction Rebellion Stroud protesting at Javelin Park incinerator ✊🏼❤️💚 Please support the people of Gloucestershire Community R4C legal battle against the £650 million pound secretly negotiated contract https://www.crowdjustice.com/case/cr4c/

Posted by Cancel the CONtract on Thursday, June 13, 2019

Bitartean, Community R4C elkarteak epaitegietan segitzen du bere borroka: auzitara eraman dituzte Gloucesterreko arduradun politikoak Urbaserrekiko negoziaketa sekretuetan legeak urratu zituztelakoan. Justu aste honetan hasi da epaiketa. Auziaren gastuei aurre egiteko behar dituzten 30.000 librak biltzeko crodwfunding kanpainan ari dira horrelako gatazketan aholkularitza eta laguntza ematen duen Crowd Justice plataformaren bidez. BBC telebista publikoa jarraitzen ari da Bristol hiriko auzitegietan erabakitzen  ari den auzia.

 

The first hearing of the case of the secretly negotiated contract for a £650 million incinerator brought by the people of Gloucestershire against their own council is over.. Now we need to support this fight ✊🏼 Please donate https://www.crowdjustice.com/case/cr4c/ to help fund the next hearing scheduled for later this year

Posted by Cancel the CONtract on Tuesday, June 11, 2019

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude