BIDEOAK | Protesta handiak erraustegiaren aurka eta poliziaren zanpaketa Txinako Wuhan hirian

  • Milaka herritar irten dira kaleetara Wuhan hirian (Hubei probintzia, Txina) agintariek eraiki nahi duten erraustegiaren kontrako protestan. Poliziak gogor eraso die protestalariei. Sare sozialetatik irudi latzak zabaldu dira.


2019ko uztailaren 05an - 10:36
Herritar talde bat Wuhango bidegurutz batean trafikoa eteten. (Weibo bidez herritar batek zabaldutako argazkia)

Zigor Aldama euskal kazetari ezagunak Twitterrez egin die oihartzun Wuhango herritarrek sare sozialetatik zabaldu dituzten irudiei:

2004ean agintariek Hanyang Guodingshan erraustegia eraikitzea baimendu zutenetik, eten gabeak izan dira protestak Wuhanen, Environment Justice Atlas data base ongi dokumentatuak bilduta daukanez. Geroztik, denetara sei erraustegi dauzka dagoeneko martxan hamar milioi biztanle dituen Wuhan hiriak. Ekainaren 28tik hona karrikak sutu dituen protestekin herritarrek geldiarazi nahi dute zazpigarrena, Chenjiachong izenekoa, ongi informatutako iturriek azaldu dutenez baimenak eskuratu eta lehiaketa publikoan esleitzeko prozesuak irregulartasunez beteta eduki dituena.

 

 

Egunotako protesten eta polizia txinatarrak erabili duen errepresioaren irudiak herritarrek zabaldu dituzte sare sozialetan. Weibo sare txinatarrak horietako asko zentsuratu dituen arren, denak ez ditu ezabatu, antza, eta Twitterren oihartzuna eduki dute, batik bat bideo eta argazkiek. Zenbaitek hildako bat ere aipatzen du (Interneteko itzulpen tresnak erabilita uler daitekeenez), baina orain artean ezin izan da konfirmatu.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude