Uxue Barkosek esan du poliziaren indarkeria “erabat neurrigabekoa” izan dela


2017ko urriaren 2an - 11:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du Kataluniako egoera bere onera ekartzeko "ezinbestekoa" dela elkarrizketari heltzea. Poliziaren indarkeria "erabat neurrigabekoa" izan dela gaineratu du.

Elkarrekin Podemos taldeak proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Agirian adierazpen instituzional bat onartzeko eskatzen du alderdi moreak: urriaren 1ean Katalunian erabilitako "neurrigabeko eta legez kontrako indarkeria" salatzeko eta Espainiako Gobernuak Kataluniako auziaren aurrean izan duen kudeaketa gaitzesteko.

Alfonso Alonso EAEko PPko buruak txalotu egin du Iñigo Urkullu lehendakariak elkarrizketaren bidea irekita mantentzeko erabakia berretsi izana. Azaldu du, EAeren kasuan, lehentasunezkoa dela EAJ eta PPren arteko akordioek emandako "egonkortasuna" mantentzea.

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak adierazi duenez, "inor ez dela garaile atera". Poliziaren jarduna "guztiz neurrigabea" izan zela esan du, eta Mariano Rajoyri eskatu dio Kataluniako gatazka "irteerarik gabeko bidetik elkarrizketa-mahaira" eramateko.

EH Bilduko senatari Jon Iñarrituren hitzetan, igandean Katalunian bizitakoa errealitate dosia da euskal politikagintzarentzat. "Elkarrizketa bideak eta aldebikoak parez-pare ixten dira soilik indarkeria baliatuta erantzuten jakin duen estatuaren aurrean; ez da onargarria", esan du.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du Katalunian gertatutakoak "politikaren porrota" islatzen duela. Azaldu du sozialistak prest daudela "desberdinarekin akordioetara heldu eta arerioarekin itunak sinatzeko", ez Rojoyk ezta Generalitateak ere egitea lortu ez dutena. "Sozialistok ez dugu banderarik baliatuko lotsak ezkutatzeko, eta ez dugu norbareren herrian herritar izateko eskubidea ukatzen duen hautestontzirik asmatuko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.