Ipar Hegoak, LAB sindikatuaren ikasketa sindikaletako fundazioak, “Ikusmiran Egoeraren Azterketa, 2022ko udaberria” txostena kaleratu berri du (hemen deskargatu daiteke). Hau da atera duen ondorio nagusia: "2008tik hona ezagutu ditugun krisiek ezaugarri espezifikoak izan badituzte ere (finantza krisia, eredu globalistaren krisia edota lehia gerra inperialistaren eremuan kokatzearen ondorioz sortzen den krisia), kapitalismoaren berezko ezaugarriek eragindako krisiak dira, sistemak berak sorturiko krisiak. Kapitala bidegabeki metatzen jarraitzeko helburuarekin mahai gaineratu diren ustezko irtenbideek langile klasea kaltetzen dute; izan ere, langileak pobretu zein prekarizatzen duen ereduan sakontzeko neurriak izan dira".
2021. urtean KPI-ak azken urte luzeetako igoerarik handiena izan zuen, % 6,5 inguru, eta 2022ko maiatzean % 8,7ra iritsi da. Igoera honek eguneroko erosketa saskian eragin handia izan duela adierazi du Ipar Hegoak: olio eta koipeak %32 garestitu dira; irinak eta bestelako zerealak %14,3; pastaren prezioak %21,4ko igoera izan du; argindarra %107,8 garestitu da; eta ibilgailuen erregaia %40,2a. "Herritar guztiok gure poltsikoetan nabaritu arren, etxe xumeetan gehiago nabaritu da, aurrekontuaren %66a baino gehiago erabiltzen baita etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak eta elikagaiak zein alkoholik gabeko edariak erosteko" salatu du Ipar Hegoak.
Ukrainiako gerra "sistema honen berezko ezaugarrien ondorio politiko bat dela" oroitarazi du Ipar Hegoak eta ondorioak, "berriro ere, herritarrok ordaintzen ari gara". Aldi berean, gastu militarra maximo historikoetan dagoela esan du: Espainiako estatuak 2021eko BPG-aren %1,4a bideratu zuen eta Frantziako estatuak 2020ko BPG-aren %1,9a eta epe motzean handitzen jarraituko duela iragarri dute. "Argi eta garbi, gastu militarrera bideratuko den dirua ez da herritarron eskubide sozialak bermatzera bideratuko" seinalatu du Ipar Hegoak.
Horri guztiari Ipar Hegoa fundazioaren irakurketak gaineratu dio egungo eredua ez dela ekologikoki iraunkorra eta "lehengaiak ahitzeraino" ustiatzen duela natura "bidegabeki". Sistema honek Berotegi Efektuko Gasen isurketaren gaia prozesu kolektiboen bidez landu beharrean, "erantzukizuna norbanakoan zamatzen" duela salatu du.
"Egoera honen aurrean, Euskal Herria prestatu behar da datorkigunari aurre egiteko (edo datorkigunak hartuko gaitu). Herritarron ongizate osoa lehenetsiko duen herria izan nahi badugu, erabaki politikoak hartu behar dira gaurdanik trantsizio energetikoa gauzatzeko, elikaduraren esparruan ahalik eta burujabeenak izateko, ekonomikoki beharrezkoak ditugun erabakiak hartu ahal izateko… Herri erabakiak hartzeko garaia da, lehentasunak ezarri eta politika publiko ausartak garatzekoa".
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Manifestazioa astelehenean, maiatzak 26, izango da 18:30ean Gasteizko Plaza Berritik. ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako manifestazioan eskatuko dute grebari hasiera eman zion hitzarmen propioa lortzea.
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako greba astearen atarian dator Hezkuntza Sailaren mugimendua. Ostegunean bilduko dira sindikatuak eta Hezkuntza Saila, bertan ezagutaraziko du sailak proposamen zehatza, baina zenbait eduki aurreratu ditu asteartean Begoña... [+]
Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.
Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez