Presoen sakabanaketarekin amaitzeko mendi martxek lau tontor egin dituzte

  • Euskal preso politikoek bizi duten salbuespen egoerarekin amaitzea eskatuz mendi martxak egin dituzte igandean, Sarek deituta. Parte hartzaileek Txindoki, Anboto, Gorbeia edo Beriaineko tontorretara eraman dituzte aldarriak.


2016ko apirilaren 4an - 12:27
Txindoki, Anboto, Gorbeia edo Beriain igo zuten parte hartzaileek. (Arg: Sare Portugalete)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sarek euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko “trena” jarri zuen martxan otsailean eta egitasmo ugari antolatu ditu ekimenaren baitan: Hego Euskal Herriko lau tontorretara igotzea izan da azkena, “bakearen eta konponbidearen alde”.

Maiatzaren 14 eta 15ean mobilizazioak iragarri ditu Sarek herriz herri. Azaldu dute egun horietako protestak “mugarri” izan daitezkeela sakabanaketa, gaitz larriak dituzten presoen egoera eta “salbuespen legeak” gainditzera bidean. Kalera ateratzeko dei egin diete herritarrei.

Txindoki igo zuten gipuzkoarrek.

Nafarrek Beriain hautatu zuten.

Bizkaitarrek Anbotora igo zuten aldarria.

Gorbeiara antolatu zuten mendi martxa arabarrek.

 


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.