Euskal preso politikoek bizi duten salbuespen egoerarekin amaitzea eskatuz mendi martxak egin dituzte igandean, Sarek deituta. Parte hartzaileek Txindoki, Anboto, Gorbeia edo Beriaineko tontorretara eraman dituzte aldarriak.
Sarek euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko “trena” jarri zuen martxan otsailean eta egitasmo ugari antolatu ditu ekimenaren baitan: Hego Euskal Herriko lau tontorretara igotzea izan da azkena, “bakearen eta konponbidearen alde”.
Maiatzaren 14 eta 15ean mobilizazioak iragarri ditu Sarek herriz herri. Azaldu dute egun horietako protestak “mugarri” izan daitezkeela sakabanaketa, gaitz larriak dituzten presoen egoera eta “salbuespen legeak” gainditzera bidean. Kalera ateratzeko dei egin diete herritarrei.
Txindoki igo zuten gipuzkoarrek.
Txindokitik lau haizetara, Euskal Preso eta Iheslariak Etxera #HartuTrena #LauTontorrak #StopDispersion pic.twitter.com/xUWlOVBr1g
— Asier Lauzurika (@alauzurika) April 3, 2016
Nafarrek Beriain hautatu zuten.
#LauTontorrak Euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan Beriainera mendi martxa https://t.co/lnCfa6IAvY @sare_herritarra @guaixe
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) April 4, 2016
Bizkaitarrek Anbotora igo zuten aldarria.
#4tontorrak #lautontorrak #presoaketxera pic.twitter.com/J339UsVmoS
— Getxotik Abian (@Getxotik) April 3, 2016
Gorbeiara antolatu zuten mendi martxa arabarrek.
Gorbeiako igoera. Elurra eta haizea, baina jende pila presoen giza eskubideen alde. #4Tontorrak #HartuTrena pic.twitter.com/a4BqAFOsJG
— Oreretako Geltokia (@sarexenpelar) April 3, 2016