Presoen bisitak berehalakoan berreskuratzea eskatu dute Iruñean

  • Nafarroako Salhaketak, Sarek eta Etxerat elkarteak mobilizazioa egin dute Iruñean Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean. COVID-19ko neurriekin, Espetxeetako Idazkaritza Nagusia presoen eskubideak sistematikoki urratzen ari dela salatu dute.

Argazkia: @etxeratelkartea

2021eko otsailaren 26an - 17:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Duela urtebete martxoaren 12an, bertan behera gelditu ziren komunikazio guztiak (kristal tartekoak eta bisean bisekoak), baimendutako irteerak eta kartzela barruko jarduera guztiak. Maiatzaren erdialderako egoera arintzen hasi bazen ere, ukaezina da presoak bakartzeko neurria etengabe ezarri izan dela denbora honetan”, adierazi dute elkarteok.

Iruñeko kartzelan, kristal tarteko komunikazioak maiatza aldean hasi ziren atzera ere. Halere, “ez dira egiten ari Covid19a baino lehenago zuten maiztasunarekin, eta horrek harremana galtzea dakar”. Bisean biseko komunikazioak, ordea, ez ziren uztailera arte berriz hasi. Orduz geroztik, ohikoa izan da komunikazioak mugatzea. Abuztuan bertan behera gelditu ziren bisean biseko komunikazioak eta ez dira berriz hasi. Horrek esan nahi du preso askok 6 hilabete baino gehiago daramatzatela familiakoekin eta gertukoekin harreman fisikorik izateko aukerarik gabe. Horien ordez, bideo-deiak baimendu zituzten, baina “ez dira berdin iritsi kartzela guztietara, eta gaur egun ez dira modu finko bat kanpokoekin harremana mantentzeko”.

Nafarroatik urrun dauden bertako beste 184 presoren egoera ere antzekoa da mobilizazioan jakinarazi dutenez, eta haien senideen eskubideak ere behin eta berriz urratu dira jasan diren itxialdi perimetrala eta eta. Horren ondorioz, hilabeteetan ezin izan dituzte familiartekoak ikusi: “ Komunikazioak maiatzaren erdialdean hasi baziren ere espetxe guztietan, administrazioak ez zuen publiko egin abendura arte (7 hilabete geroago) presoak ikustera joateko bidaiak baimenduta zeudela”.

Otsailaren 2tik aurrera, halaber, Barne Ministerioaren menpeko ia kartzela guztietan bertan behera gelditu ziren komunikazioak (kristal tartekoak eta bisean bisekoak).  Hori salatzeko otsailaren 16an Espainiako Estatuko 20 erakundek agiri bat plazaratu zuten, “Kartzela blindatuak, pertsona bakartuak” izenekoa. “Hori krudela eta inhumanoa da”. Argi utzi dute espetxean komunikazioek duten garrantzia: “Komunikazioei esker presoak ez dira mugatuta gelditzen kartzelaren mundura, eta aukera ematen zaie kanpokoarekin harremana mantentzeko”.

Hiru elkarteek honako galderak luzatu dituzte: “Kutsatzeko benetako arriskurik al dago kristal tarteko egiten diren komunikazioetan, kontuan hartuta ez dagoela inolako kontaktu zuzenik bisitarien eta presoen artean? Kutsatzeko benetako arriskurik al dago bisean biseko komunikazioetan, bisitarien eta presoen arteko zuzeneko kontakturako aukera ematen denetan, kalean ezarri diren prebentzio neurri berberak betetzen badira?”. Ondorioz, presoei egitekoak diren bistak berehalakoan berreskuratzea eskatu dute.


Azkenak
Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaituko dute lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.


Maila altua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Gutxienez 23 hildako izan dira Errusiak Kieven egin duen aire erasoan

600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Eguneraketa berriak daude