Presoen aldeko Giraldillen ekintzak 20 urte bete ditu

  • Sevillako Atletismoko Mundialeko Txapelketarenmaskotaz mozorrotu eta inaugurazio ekitaldian sartu ziren hainbat ekintzaile, euskal preso politikoen herriratzea aldarrikatuz. Milioika pertsonak ikusi zuten ekintza zuzenean telebistaz.


2019ko abuztuaren 21ean - 09:37
Carlos Herrera kazetariak eta Giraldilla ekintzaileak eskua eman zioten elkarri agertokian.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1999ko abuztuaren 20an Munduko Atletismo Txapelketa hasi zen Sevillan. Telebista bidez mundu osora emititu zuten Carlos Herrera kazetariak gidatutako inaugurazioa ekitaldia. Egun batzuk lehenago, Espainiako Poliziaren Zuzendari Juan Cotinok prentsaurrekoa eman zuen, hartutako segurtasun neurrien berri emateko: “Polizia Nazionalak zortzi hilabete baino gehiago daramatza maila nazionalean eta nazioartekoan lanean, Europolarekin eta Interpolarekin elkarlanean”. Inaugurazio ekitaldian, ordea, Giraldilla maskotaz mozorroturiko bi ekintzailek kontrol guztiak gainditu zituzten eta agertoki nagusira igo ziren.

Desobedientzia eta ekintza zuzenaren esparruan egin direnen artean, presoen aldeko Giraldillena ekintza gogoangarrienetako bat da, milaka euskal herritarren gozamenerako eta askoren haserrerako.

 

 


Desobedientzia zibila kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.