Azken hiru hilabeteetan 46 euskal presok graduz aldatzeko egindako eskaeretatik 44 atzera bota ditu Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegiak, ETA desegin bazen ere, "estrategiara hartara bueltatu nahi dutelako talde batzuek", beste arrazoi batzuren artean. Foro Sozialak argudio horiek kritikatu ditu.
2018ko uztaila eta iraila artean euskal presoek egindako 46 eskaerak eta haien inguruko ebazpenak aztertu eta Gradu-progresioa ezesteari buruzko estrategia txostenean bildu ditu ondorioak.
Foro Sozialak nabarmendu du presoak graduz aldatzea ezinbesteko urratsa dela "erakundetatik eta gizarte zibiletik hainbeste aldiz eskatu zaien gizarteratzeko ibilbidea hasteko", eta Espetxe Zaintzaren argudioak zalantzan jarri ditu. Besteak beste, epaitegiak dio talde batzuek ETAren estrategiara bueltatu nahi dutela, eta ez dagoela jakiterik orain preso dagoen pertsona etorkizunean talde horietako batera sartuko den ala ez. Aldiz, Foro Sozialaren hitzetan, presoek publikoki esan dute bat egiten dutela ETAk eta EPPK kolektiboak indarkeriaren erabilerari buruz egiten duten adierazpenekin. Halaber, Espetxe Zaintzak dio presoek “taldeka, kolektibo moduan, diziplinazko egitura baten baitan” funtzionatzen dutela. Foro Sozialaren iritziz, kolektibo baten partaide izatea ez da arrazoia gradu aldaketa ukatzeko.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!
Baldintzapean libre da otsailaren 15etik duela bi urte Sara Majarenasen alaba Izar hiltzen saiatu zen gizona: Stytianos Messinezis. Berriak eta Naizek jakinarazi dutenez, Picassent-eko (Herrialde Katalanak) instrukzio epaitegian asteazkenean berriz bista bat izango dute erabakitzeko akusatuak libre jarraituko duen ala bere aurkako prozesua amaitu arte espetxean izango den.
Igandean atera da espetxetik Julen Ibarrola gaztea, errotulkiarekin pintaketa egiteagatik urtebeteko zigorra bete ostean. Eguerdian egin diote ongi etorri ekitaldia Amurrion.
Latza da Oier, Euskal Preso Politikoa, joana izatea gure helburu nagusiak lortu gabe. Beste behin ere. Latza da berak emandakoa putre batzuek euren interesetara egin dutela ikusi ahal izatea. Beste behin ere. Latza da hainbeste gudari bidean eroriak Euskal Herriaren askatasun integrala oraindik ere eskuratu gabe.
David Pla eta Iratxe Sorzabal epaituko dituzte Parisen otsailaren 4an eta 5ean. 2015eko irailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Baigorrin.
Otsailaren 22an hasiko da Durangon 40 Minutu Rock jaialdia eta 23an bukatuko da. Landako gunean "kontzertu maratoia" egingo dute eta berariaz prestaturiko ikuskizuna ere izango da.
Salbuespen eta behin-behineko egoerarako zehazturik dagoen lehen graduko espetxealditik presoak ateratzeko prozesuak blokeaturik jarraitzen du. Azken hiru hilabeteetan eskakizun bakarra onartu da eta 23 baztertu.
Larriki gaixorik zegoen Oier Gomez euskal preso politiko ohia larunbatean hil zen, 04:30ean. Orain dela bi astetik ospitalean zegoen, haren osasun egoerak okerrera egin ostean, eta ordurako medikuek ohartarazia zuten preso ohiaren egoerak ez zuela hobera egingo. 35 urte zituen, eta Gasteizkoa zen.
Mikel Albisu euskal preso eta idazlea –Mikel Antza izenez sinatzen ditu literatur lanak– joan den larunbatean irten zen Frantziako Estatuko Reauko kartzelatik, baina atxikitze zentro batean eduki dute asteartera arte.
On Saturday around 85,000 people took part in the demonstrations in Bilbao (Bizkaia, Basque Country) and Baiona (Lapurdi, Basque Country). In defence of Basque prisoners' rights, they demanded the French and Spanish governments keep their word.
Urteroko zita bihurtua da jende askorentzat urtarrileko manifestazioa. Lelo batekin ala bestearekin, milaka lagunek baliatzen dute urtez urte euskal preso politikoen korapiloa askatu beharra sentitzen dutela erakusteko. Urteetako immobilismoaren ostean, Frantziako gobernuak 25 eta Espainiakoak 11 preso hurbildu dituzten arren iaz, egoera berriz ere geldirik dela salatu dute antolatzaileek. “Ez dugu ez ulertzen ez onartzen”, adierazi dute.