Presoak etxeratzearen aldeko manifestazioak Donostiako estropada egunean

  • Kontxako Banderaren bigarren igandean, preso eta errefuxiatuak etxeratzearen aldeko manifestazioa deitu dute 13:30ean Boulebardean. Amnistia Garrasiak ere manifestazioa egingo du ordu erdi geroago, toki berean.


2016ko irailaren 9an - 16:32
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bi manifestazio izango dira Donostian igande honetan presoen eskubideen eta amnistiaren alde. Preso eta errepresaliatuen ordezkaritza zabal batek deituta, 13:30ean aterako da lehena Boulebardetik Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera! lelopean. Sortuk eta Ernaik ere babestu dute, besteak beste, urtero egin ohi den manifestazioa.

Ordu erdi geroago, Amnistia Garrasiak beste manifestazio bat egingo du Geurea da garaipena! Amnistia aldarriarekin, hau ere Boulebardetik hasiko da

Etxerat eta Urkullu Arantzazun

Etxerat elkarteak "Dispertsioaren haurrak" txostena eman dio ostiral honetan Arantzazun Iñigo Urkullu lehendakariari. Arantzazuko amabirginaren egunean meza izaten da Gipuzkoako santutegian eta bertara hurbiltzen dira lurraldeko zein EAEko hainbat agintari. Txostena ematean, Urkulluk esan die Etxerateko bozeramaileei jeltzaleek ahal dutena egiten dutela presoen alde eta, besteak beste, Etxeratek emandako txostenak Espainiako Gobernura bidaltzen dituztela. Ea hori ez al zaien nahikoa iruditzen galdegin die presoen senideei, eta hauek erantzun dute gehiago ere egin dezakeela. Lehendakariak ihardetsi die bestelako neurriak hartzera bultzatu beharko lituzketela presoak.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.