Preso politikoak: bi Euskal Herriratze, bi hurbilketa eta hirugarren gradu bat

  • Espainiako Kartzela Erakundeak ostiral honetan jakinarazi duenez. Bi preso Madrildik beherako espetxeetatik Madril ingurukoetara. Madrildik gora zeuden beste bi Euskal Herriratu dituzte. Beste bati hirugarren gradua eman diote.


2021eko apirilaren 23an - 16:18
Bergaran 2015eko gabon zaharretan presoen alde egindako mosaikoa.

Iñaki Bilbao Zueratik (Zaragoza) Basauriko espetxera ekarriko dute eta eta Mikel Arrieta Soriatik Donostiako Martuteneko espetxera. Hurbilduko dituztenak Granadako espetxetik aterako dituzte, Imanol Miner Dueñasera (Palencia) eta Unai Bilbao Darocara (Zaragoza). Horrela, hurbilketa hauek egiten direnean Granadan ere ez da euskal preso politikorik geratuko

Hirugarren graduan jarri dutena Luis Mari Carrasco da, Zaballako Espetxean dago eta Langraitz bidea-n zegoen. Langraitz bidea 2008tik aurrera jarritako bidea da, Espainiako Gobernuak hainbat presori eskainitako bidea eta ekimen horren ondorioz dozenaka preso atera dira kalera. EPPK presoen kolektiboak bide hori ukatu izan du eta hari atxikitutako presoak EPPKtik kanpo utzi ohi dituzte. Larrun-ek 2011n egindako elkarrizketa honetan, ekimen honetako zenbait presok espetxean bizi zuten egoeraz eta Euskal Herriko egoera politikoari buruz jardun zuten.

Etxeratek astean zehar jakinarazi duenez, halaber, Irantzu Gallastegi berangotarra eta Xabier Garcia galdakoztarra Huelvatik Estremerara (Madril) eraman zituzten. Hauek lehentik iragarritako lekualdatzeak dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude